Zer dakigu Louvreko bitxien lapurretari buruz?
Lau pertsonak munduko museorik bisitatuenetik hainbat pieza historiko lapurtu zituzten, horien artean Maria Amelia eta Montijoko Eugenia erreginen bitxiak. Horietako bat ihesean zirela galdu egin zuten, eta Parisko Fiskaltza gertatutakoa ikertzen ari da.
Polizia-hesia, Louvre museoan. Argazkia: EFE
Louvre Museoko lapurretak zeresana ematen jarraitzen du. Zazpi minutu eskasean, lau lapurrek "balio ondarezko eta historiko kalkulaezineko" bitxi multzo bat eraman zuten. Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak azaldu zuenez, lapurretaren egileek modu profesionalean eta zauriturik eragin gabe egin zuten, baina ihesean harrapakinaren zati bat galdu zuten.
Lapurreta 09:30ean gertatu zen. Komandoa museoaren hegoaldeko hegaletik sartu zen, Sena ibaiaren ondotik, bi motozikleta eta karga-jasogailu bat erabiliz. Leiho bat apurtu, eta horietako bi Apolo galeriara sartu ziren, eta han Bigarren Inperioko bitxiak eta Frantziako errege-erreginen bildumako diamanteak gordetzen zituzten beirak apurtu zituzten.
Lapurtutako piezen artean, Maria Amelia eta Hortensia erreginen diademak eta zafirozko lepoko bat daude, Maria Luisaren esmeralda-belarritakoak eta Eugenia enperatrizaren paparreko eta diadema bana. Ihesean zihoazela, lapurrek Montijoko Eugenia enperatrizaren koroa galdu zuten, lurrera erori eta kaltetu zen. 1.300 diamante eta 56 esmeraldaz josia, 1855eko Erakusketa Unibertsalerako sortu zen, eta Frantziako Estatuak berreskuratu zuen duela mende bat pasatxo.
Hauek dira Louvren lapurtutako bitxiak
Emmanuel Macron presidenteak esan du lapurreta Frantziako "ondarearen eta historiaren aurkako erasoa" izan dela, eta ziurtatu du agintariek ahal duten guztia egingo dutela piezak berreskuratzeko.
Ian Brossat senatari komunistak gogorarazi duenez, langileek greba egin zuten ekainean, eta azken bost urteetan 200 langile galdu dituzte.
Rachida Dati Kultura ministroak azpimarratu du Frantziak urteak daramatzala bertako museoetan egiten diren lapurreten aurka, eta baieztatu du Louvrek segurtasun auditoria bat eskatu zuela. Museoan erregistratutako azken lapurreta 1998koa da, baina gehien gogoratzen dena Giocondarena da, 1911n; bi urte geroago berreskuratu zuten.
Louvre Museoaren lapurretaren irudiak zabaldu dituzte
CNEWSek esklusiban zabaldutako bideoan, txaleko horia daraman gizon bat ageri da, Apoloren galeriako beira-arasa bat zerra zirkular batekin irekitzen, barruko piezak lapurtzea lortzen duen arte. Lapurretak 5 eta 7 minutu artean iraun zuen, eta balio handiko 8 pieza lapurtu zituzten.
Ikerketaren lehen txostenen araberaz, antza lapurrak ihesean erabili zuten furgonetari su ematen saiatu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Andy Burnham Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buru izendatu dute, Starmerren ordez
Astelehenean hartuko du Erresuma Batuko lehen ministro kargua. Aurretik, ordea, Starmer Buckingham jauregira joango da, eta dimisioaren berri emango dio Karlos III.a erregeari.
Kanadako suteen keak AEBko hainbat hiri estali ditu
Kanadako baso-suteen ondoriozko ke-laino trinkoa iritsi da Estatu Batuetako iparraldera. Minnesota, Michigan, Ohio, Illinois eta New York estatuetan alertan daude airearen kutsaduragatik. Agintariek aire zabaleko jarduerak mugatzeko gomendatu dute, eta, kalera atera behar izanez gero, maskara erabiltzea. Ateak eta leihoak itxita edukitzea eta kaltetuen dauden eremuetan etxetik ez ateratzeko eskatu dute.
Trumpek zalantzan jarri du AEBko hauteskunde sistemaren zuzentasuna, eta Txinaren interferentziak salatu ditu
2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaileren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak. 2020ko hautesundeak galdu egin zituen Trumpek. Txinaren esanetan "erabat faltsuak" dira Trumpen akusazioak eta Txina "hauteskunde-kanpainako gai" gisa erabiltzea leporatu dio.
Iranek ohartarazi du Ekialde Hurbileko "azpiegitura guztiak" suntsituko dituela AEBk harenak erasotuz gero
AEBk hainbat egun daramatza Iranen aurkako erasoak egiten, elkar ulertzeko akordioa urratu izana egotzita. Teheranek, ordea, ukatu egin du akusazioa, su-etena behin eta berriz urratu dela salatu du, eta erasoekin erantzun du, AEBk eskualdean dituen interesen aurka.
Zelenskiren aurkako protesta ezohikoa Kieven
Zelenskik Defentsa ministro erreformazalea kargugabetu ostean piztu da protesta. Gobernuaren barruko tirabirek eta armadaren erreformen inguruko desadostasunek eragin dute krisia.
Mugarik Gabeko Medikuek Gazatik ebakuatutako paziente gehiago har ditzala eskatu diote EBri
Erakundeak salatu du EBko estatu kideek aurten ebakuatutako pertsonen %2 baino ez dituztela hartu. Horrekin batera, ohartarazi du 1.400 pertsona baino gehiago hil direla ebakuazioaren zain zeudela.
Iranek Ormuz itxi du eta Trumpek negoziazio-bideak bilatu nahi ditu
Testuinguru horretan, AEBk Iranen aurkako itsas setioa berrezarri du bart, eta laugarren egunez erasoak egiten jarraitu du. Trumpek Teheran itotzea du helburu eta Golkoan inbertsio akordio berriak egin nahi du.
Gibraltarren jada ez dago hesirik
Gauerdiaz geroztik Espainiatik Gibraltarrera eta Gibraltarretik Espainiara igaro daiteke pasaporterik aurkeztu beharrik gabe. Brexitaren ondoren Europar Batasunak eta Erresuma Batuak sinatutako ituna indarrean sartu da.
Tentsioa gora Persiar golkoan, AEBk Irani eraso egin eta Ormuzen itsas blokeoa berrezarri ondoren
Hirugarren egunez jarraian, AEBk eraso egin die helburu militarrei Iranen eta horrek, errepresalia gisa, base eta estatubatuarren kokalekuei eraso egin die Bahrainen eta Jordanian. Trumpek konpentsazioak eskatu dizkie golkoko herrialdeei emandako laguntzagatik, eta, bien bitartean, petrolioaren prezioa ekainaren erdialdeko balioetara igo da.
Sute batek Fontainebleauko baso ezagunaren zati bat kiskali du, eta litekeena da nahita piztutakoa izatea
Fontainebleauko basoan, Parisko hego-ekialdean, piztutako sute batek 800 hektarea inguru erre ditu dagoeneko, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak astelehen honetan adierazi duenez.