Macroni botoa eman ez dieten guztien babesa eskatu du Le Penek bigarren itzulirako
Marine Le Pen Fronte Nazionaleko hautagaiak Frantziako hauteskundeetako bigarren itzulian lehiatzeko txartela lortu du gaur, botoen % 23 jasota. Aurreikuspenak beteta, Emmanuel Macron Errepublika Martxan alderdiko hautagaia izango du parez pare, Frantziako egungo presidenteak bozen % 28 eskuratu baititu.
Emaitzak jakin orduko egin duen agerraldian, Le Penek mezu zuzena igorri du, eta lehen itzulian Macroni botoa eman ez dieten guztiei eskatu die babesa. "Apirilaren 24an hau dago jokoan: gizartearen banaketa eta desordena edota frantziarren batasuna, babesa eta justizia soziala. Macroni botoa eman ez dieten guztiei dei egiten diet batasun horretan parte har dezaten", esan du.
Macronek duela bost urte lortutako emaitza hobetu du, lehen itzulian % 24,01ean geratu baitzen orduan, baina Le Penek ere gora egin du, botoen % 21,3 jaso baitzituen.
Gainera, Macronek inkestek aurreikusitakoa baino babes handiagoa lortu du, eta galdeketa horiek bera jartzen dute apirilaren 24ko bigarren itzulirako faborito, baina 2017an baino alde txikiagoarekin, orduan Le Penen bikoitza jaso zuen eta.
Lehenengo itzuliko emaitzen aurrreikuspenen arabera, eskuin muturreko hautagaia Jean-Luc Melenchon ezkertiarraren aurretik geratu da, Eliseora iristeko hirugarren ahaleginean % 20ra iritsi baita, 2017ko emaitzak zertxobait hobetuta.
Behin betiko datuen faltan, gaurko parte-hartzea % 72,7 ingurukoa izan da, 2002ko lehen itzulitik (% 71,6) izan den txikiena.
Zemmourren babesa
Bigarren itzulira begira, Le Penek, jada, jaso du Eric Zemmour ultraeskuineko beste hautagaiaren babesa. "Marine Le Penentzako botoa eskatzen die jarraitzaileei", esan du, emaitzak jakin berritan.
Bestalde, kontserbadoreek, sozialistek eta ekologistek Macronentzako babesa eskatu dute. Gaurko bozetan hirugarren geratu zen Jean-Luc Melenchon (Frantzia Intsumisoa) ezkertiarrak, aldiz, ez du zuzenean Macronen aldeko botoa eskatu, baina oso argi esan du "Le Peni boto bakar bat ere ez" emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.