Mundua
Hainbat merkataritza-akordio sinatuz eta Thailandia eta Kanbodiaren arteko bake-akordioa iragarriz hasi du Trumpek Asiako bira
Besteak beste, Malaysiako lur arraroetarako sarbidea handitzeko aukera ematen dion akordioa sinatu du AEBko presidenteak. Bihar Japoniara joango da, eta ostegunean Txinako presidentearekin bilduko da. Egunak daramatzate herrialde horietako ordezkaritzek bilerak prestatzen.
Israelek "lerro horia" zeharkatzeko baimena eman die Hamasi eta Gurutze Gorriari, bahitu israeldarren gorpuak bilatzeko
Milizien esku zeudela, Israelgo Armadak Gazako Zerrendaren aurka egindako erasoen erdian hil ziren 11 israeldarren itzulera bizkortzeko asmoarekin eman dio horretarako baimena Israelek.
Honela lortu dute Louvreko bitxien ustezko bi lapur atxilotzea
Motorrean ibiltzeko kasko bat aurkitu zuten lapurreta egiteko erabilitako karga-jasogailuan , eta hor eta lapurreta izan zen tokian 150 lagin inguru jaso ostean identifikatu eta atxilotu dituzte ustezko gaizkileak.
Hauteslekuak ireki dituzte Argentinan, etorkizuna baldintzatuko duten hauteskunde erabakigarrietan
Argentinako herritarrek Diputatuen Ganberaren erdia eta Senatuaren herena berrituko dituzte igande honetan, Javier Mileiren kudeaketa aztertzeko garrantzi handia duten hauteskundeetan.
Falta diren bahituen gorpuak itzultzeko eskatu dio Trumpek Hamasi
48 ordu eman dizkio horretarako, eta Israelek Gazako Zerrendan Egiptoko adituak sartzeko baimena eman du gorpuak bilatzeko. Gainera, AEB NBEren ebazpen bat prestatzen ari da Gazan nazio anitzeko indar bat zabaltzeko.
Catherine Connolly ezkertiarra izango da Irlandako presidente
Aurkari izan duen Humphreysek zoriondu egin du: "Catherine gu guztion presidente izango da, nirea baita, eta onena opa nahi diot", adierazi du.
Kamala Harrisek ez du baztertzen berriro AEBko Presidentetzarako hautagai izatea
Etorkizun ez oso urrunean, Amerikako Estatu Batuetako gobernuburua emakume bat izatea espero duela adierazi du.
Herrialdearen etorkizuna baldintzatuko duten hauteskundeak egingo ditu Argentinak igande honetan
Diputatuen Ganberaren erdia eta Senatuaren herena berritu, eta Mileiren kudeaketa, AEBren esku-hartzea eta peronismoaren indarra neurtuko dituzte.
Milioika karramarro gorriren migrazio ikusgarria Australiako Christmas uhartean
Urtero, urria eta azaroa artean, Indiako ozeanoan dagoen Christmas uhartean, ikuskizun natural harrigarrienetako bat izaten da. Milioika karramarro gorri oihan tropikaletik atera eta itsasorantz abiatzen dira. Bertako errepide eta lorategiak gorritu egiten dira basotik itsasora egiten duten ibilbidean.
Maduro: "Yes peace, no war"
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak bakearen aldeko alegatua egin du. Madurok Trumpen azken mehatxuari emandako erantzuna da; izan ere, Karibe itsasoan eta Ozeano Barean 9 itsasontzi bonbardatu eta hondoratu ostean, orain narkotrafikoari aurre egiteko erasoak lurretik egin daitezkeela esan du AEBko presidenteak.
Lituaniak salatu du bi hegazkin militar errusiarrek bere aire-eremua urratu duela, eta NATOko ehiza-hegazkin espainiarren erantzuna aktibatu dute
Lituaniako Gobernuak iragarri du Errusiako enbaxadako ordezkariak deituko dituela protesta formala egiteko, "zuhurtziagabekeriazko portaera arriskutsua" dela iritzita.
Ordu aldaketa bertan behera uzteak izango lukeen eraginari buruzko txosten juridikoa prestatzen ari da Brusela
Neguko ordu aldaketaren atarian, ordu aldaketa bertan behera utzi eta ordutegi bakarra ezartzearen alde agertu da EBko Garraio komisarioa. Bere hitzetan, "ebidentzia zientifikoak" daude ordua aldatzeak herritarrei "kalte" egiten diela ziurtatzen dutenak.
Eltxoak agertu dira Islandian, historian lehen aldiz
Zientzialarien ustez, klima-aldaketaren ondorioz Islandian udazken eta udaberriak epelagoak dira, eta horrek eltxo arrunten espeziak agertzea eta bizirautea erraztu du.
Bielorrusiako eta Georgiako bi kazetarik, biak kartzelan, irabazi dute Sakharov saria
Andrzej Poczobut kazetari bielorrusiarrak eta Mzia Amaglobel kazetari georgiarrak "askatasunari eta demokraziari" egindako ekarpena aitortu ditu Europako Parlamentuak, urtero banatzen duen sari honekin.
Bi agentek zainduko dute Sarkozy espetxean
Frantziako Barne ministroak adierazi duenez, Barne Ministerioaren erabakia izan da eta estatuburu ohiaren segurtasuna "bermatzea" da helburua. Hori dela eta, bi agente ondoko ziegan egongo dira 24 orduz.
Louvre museoa ireki dute, bitxien lapurretaren ondoren
Hala ere ezingo da museoa osorik bisitatu. Museoak adierazi du lapurreta gertatu zen Apolo galeria "aldi baterako" itxita egongo da.
Trumpek eta Putinek ez dute bilerarik egingo hurrengo asteetan
Etxe Zuriak baieztatu du berria, Kremlinek bileraren inguruko itxaropenak murriztu ondoren. "Prestakuntza serioa" behar duela argudiatu dute. Bestetik, Ukrainan su-etena ezertzea ere baztertu du Errusiak, Ukraina berrarmatzeko balioko lukela esanda.
AEBk Hamas suntsitzeko mehatxua egin du, "bake plana urratzen badu"
JD Vance presidenteordea Israelera joan da bake plana sendotzeko helburuarekin. Izan ere, Hamasek eta Israelgo Gobernuak elkarri leporatzen diote akordioa hautsi izana eta su-etena oso ahula da. Hala ere, Vance baikor agertu da eta Hamasen desarmeak "denbora apur bat" beharko duela onartu du.
Etxe Zuriaren zati bat eraisten hasi dira Trumpek eskatutako dantza-aretoa eraikitzeko
Donald Trump AEBko presidenteak Etxe Zurian nahi zuen dantza-aretoa eraikitzeko etxearen zati bat eraisten hasi dira, nahiz eta agintariak esan zuen areto berria eranskin bat izango zela eta ez zela aldatuko eraikinaren berezko egitura.
Nicolas Sarkozy La Santeko espetxean sartu da jada, bost urteko espetxe zigorra betetzera
Frantziako presidente ohia 09:35 pasatxoan iritsi da La Santeko kartzelara (Paris). Gadafiren erregimenak 2007ko hauteskunde-kanpainarako dirua eman ziola eta legez kanpoko finantziazioagatik bete beharko du espetxe zigorra Frantziako presidente ohiak.