Mundua
Hamasek beste lau bahituren gorpuak entregatu dizkio Gurutze Gorriari
Hildako bahituak entregatzeko atzerapenak tentsioak areagotu ditu Israelen eta Hamasen artean azken orduotan. Akordioan jada aipatzen zen zenbait gorpu berreskuratzea zaila izan zitekeela, batzuk desagertuta baitaude. Horregatik, hori egiten lagunduko zuen nazioarteko lantalde bat sortzea aurreikusi zen.
Lecornuk pentsioen erreforma bertan behera uztea proposatu du, hauteskunde presidentzialak igaro arte
Asanblea Nazionalean lehen ministro gisa egin duen aurkezpen hitzaldian ohartarazi du Frantzia "aurrekontuen kolapsoa" izateko "arriskuan" dagoela, eta erantsi du horrek "herrialdearen etsaiei" soilik egiten diola "mesede".
Hondakinak kentzen eta kaleak irekitzen hasi dira Gaza hirian
Gaza hirian, Qatarren laguntzarekin, hondakinak kentzeko eta hiriko kaleak irekitzeko lanak hasi dituzte, azken bi urteetan Israelgo indarren bonbardaketek eta operazio militarrek eragindako suntsiketaren ondoren. Hondeamakina batzuk hiriko etorbide nagusiak garbitzen hasi dira, ibilgailuak eta herritarrak ibili daitezen.
"Emakume migratzaile batek lan duin bat lortzen duenean komunitate osoaren mesedetan izaten da"
Afrikan, gizonezkoek migratzen dute batez ere, eta emakumeak bertan geratzen dira, seme-alabak zaintzen eta askotan oso egoera zaurgarrian. Hori dela eta, alfabetatze-tailerrak eta ogibide-prestakuntza ezinbestekoak dira emakumeen erabaki-ahalmena garatzeko eta autonomia gehiago izan dezaten.
Gutxienez sei gazatar hil ditu Israelgo Armadak, su-etena indarrean egon arren
Biktimak Gaza hirian eta Khan Junisetik gertu zeuden euren etxeetara itzultzen saiatzen ari ziren, iturri palestinarren arabera. Armadak argudiatu duenez, pertsona horiek marra horiaz harago joan dira, eta urruntarazteko "saiakera asko" egin ondoren, tiro egin diete.
Hirugarren Mundu Gerra saihestu zuen bakegilea legez aurkeztu da Trump munduaren aurrean
Munduko liderrak Egipton izan ziren atzo, Donald Trumpen planaren bigarren fasearen lehen urratsak emateko. Gaza berreraikitzeko konferentzia iragarri du Egiptoko presidenteak, eta bi estatuen konponbidea aldarrikatu du Trumpen aurrean.
Israelek akordioa betetzea eta hilik dauden bahituen gorpuak entregatzea eskatu dio Hamasi
Hamasek lau bahituren gorpuak entregatu dizkio Israeli, Gurutze Gorriaren bitartez, baina Israelgo agintarien arabera, oraindik 24 daude itzultzeko.
Trump Sanchezekin txantxetan, Espainiako defentsa gastua dela eta
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak txantxetan hitz egin du Egipton egindako goi-bileran, defentsa gastuari buruz Espainiarekin izandako desadostasunen inguruan. "Lanean ari al zarete BPGaz (% 5eko defentsa gastuari dagokionez)? Hurbilduko gara, lan zoragarria egiten ari zarete eta", esan du Trumpek, eta Espainiako ordezkaritza non zegoen galdetu du ("Espainia? Non dago?"), Sanchezi begira.
Bi zentsura moziori aurre egin eta aurrekontuen proiektua garaiz aurkeztea, Lecornuren erronka nagusiak
Intentsitate handiko egunak ditu aurretik lehen ministro berrautatuak eta ikusteko dago aukeratu berri duten Lecornuren bigarren gobernuak lanean jarraitu ahal izango duen edo ez. Alderdi Sozialistak izango du giltza, Bilgune Nazionalak eta Frantzia Intsumisoak mozioak errejistratu baitituzte.
Israelek askatutako preso palestinarren senideen erreakzioak
Israelek aske utzi ditu bere esku dauden preso palestinar batzuk. Senideen eta ingurukoen erreakzioak begi bistakoak izan dira. Xabier Madariagak, EITBko ordezkari bereziak, senide horietako batzuekin hitz egiteko aukera izan du.
Sarkozy urriaren 21ean sartuko da kartzelan
Frantziako presidente ohiari 5 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten hauteskunde-kanpainarako dirua Libian eskuratzen saiatzeagatik.
Mauritania: Europarako atea itsasoz datozen migranteentzat
Iaz Europara itsasoz iritsi ziren 30.000 migratzaileetatik 16.000, erdia baino gehiago, Mauritaniatik abiatu ziren, 6.400 Marokotik eta 6.400 Senegaldik. Aurten kopurua nabarmen murriztu da. Poliziaren presentzia handitu egin da azken hilabeteetan, Espainiako eta Europako gobernuekin migrazioari eusteko akordioak sinatu ostean.
Familia palestinarrak eta israeldarrak senideekin elkartu dira
Bizirik dauden 20 bahituak entregatu ditu Hamasek eta, trukean, 1.966 preso palestinar askatuko ditu gaur Israelgo Gobernuak. Pozez eta negar malkotan hartu dituzte senideek.
Donald Trump: "Poztasun eta itxaropen handiko eguna da"
Donald Trump AEBko presidenteak Israelgo Parlamentuan azpimarratu duenez, "hau ez da soilik gerra baten amaiera, beldurra eta heriotza nagusi izan diren aro baten amaiera da, eta fede, itxaropen eta Jainkoaren aro baten hasiera". "Israelentzat eta laster eskualde benetan bikaina izango den harmonia iraunkorraren hasiera da", gaineratu du.
Frantziak eta Egiptok Gazarako konferentzia humanitarioa antolatuko dute hurrengo asteetan
Ekitaldiaren helburua "operazio humanitarioei berriro ekitea eta gero berreraikitzen hastea" izango da, Macronek berak nabarmendu duenez.
Hamasek bizirik dauden 20 bahituak entregatu ditu, eta su-etenarekin konpromisoa duela agerian utzi du
Palestinako talde armatuak komunikatu bidez adierazi duenez, su-etenaren esparruan adostutakoa ezartzen jarraitzeko prest dago.
Trump: "Denak daude zoriontsu: juduak, musulmanak eta arabiarrak. Eta 3.000 urtean ez da horrelakorik gertatu"
Israelen eta Hamasen arteko preso eta bahituen trukerako Tel Avivera iritsi da AEBko presidentea. Pozik agertu da gaur Egipton sinatuko den bake-akordioa dela eta.
Dozenaka hildako utzi dituzte Pakistan eta Afganistango mugan izandako azken liskar armatuek
Afganistanen eta Pakistanen arteko azken egunotako tentsioak liskar armatua eragin du bart bi herrialdeen arteko mugan. Dozenaka hildako daude; hala ere, kopuru zehatzari dagokionez, alde handia dago herrialde bateko zein besteko agintariek emandako zifren artean.
Albiste izango dira: Bahitu eta presoen trukea Gazan, Ekonomiako Nobel Saria eta istiluak Gasteizen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nortzuk dira Hamasek bizirik askatu dituen 20 bahituak?
Gizonezkoak dira guztiak, 20 eta 48 urte bitartekoak. Hau da zerrenda: