Andre Maria Zuriaren jaien balantze oso positiboa: gasteiztarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak, eta parte-hartze handia izan da egun askotan. Gainera, bizikidetza izan da nagusi. Bestalde, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.