Argiaren eta gasaren BEZa % 21ekoa izango da berriro astelehenetik aurrera
Espainiako Gobernuak beherapen fiskala ezarri zuen martxoan, Irango gerra dela eta. Astelehen honetan amaituko da argindarraren eta gasaren beherapena, baina erregaien gaineko neurri fiskalak eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergarenak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.