Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak,aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "hau guztia planetako joera orokorrean sartzen da". "Egia da bat-bateko eguraldi aldaketak ohikoak direla Euskal Herrian, baina gero eta ohikoagoak dira egoera beroak hotzekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.