Denis Itxaso: "Irtenbide bakarra ez da etxebizitzak eraikitzea, egungo parke publikoa handitzea baizik"
Eusko Jaurlaritzak 51 milioi euroko aurrekontu-igoera iragarri du etxebizitza-politikak indartzeko. Inbertsioaren zati handi bat Kutxabankekin elkarlanean etxebizitzak erostera bideratuko da, EAEn parke publikoaren eskaintza handitzeko. Era berean, zuzkidura-bizitokien aldeko apustua eta lurzoru gehiago eskuratzeko beharra nabarmendu ditu sailburuak.