Emakume bati Donostian egindako sexu-eraso bat ikertzen ari dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasoa bart gertatu zen Gipuzkoako hiriburuan, eta biktimak sexu-erasoagatik salaketa jarri zuen, bortxaketagatik, antza. Hori dela eta, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko eta ustezko egilea edo egileak aurkitzeko. Donostiako Udalak deituta elkarretaratzea egin dute eguerdian, erasoa salatzeko.