EDA Drinks & Wine Campusaren Guardiako egoitza eraikitzen hasi da
Basque Culinary Centerren EDA Drinks & Wine Campusak Gasteizen eta Guardian izango dituen bi egoitzak aldi berean eraikiko dituzte, 18 milioiko inbertsioarekin. Helburua 2027-2028 ikasturtetik aurrera ikasleak jasotzen hastea da. Guardiako eraikinak 3.000 metro koadro erabilgarri inguru izango ditu.