Erakundeek eta alderdiek Azazetako sarraskiko biktimak omendu dituzte, hil zituztenetik 89 urte bete direnean
Batetik, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 'Isiltasunean Oihuka' eskulturaren ondoan egin dute ekitaldia, eta, bestetik, ezkerreko alderdiek —EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak eta Suma Mugimendua— beste omenaldi bat antolatu dute elkarrekin. Bi ekitaldiak Gasteizen izan dira.