Etxebizitzen prezioak % 12,3 egin du gora Euskadin 2025ean
Bigarren eskuko etxebizitzak % 12,7 garestitu dira, eta etxebizitza berriak, berriz, % 10,4, INEren datuen arabera.
Bigarren eskuko etxebizitzak % 12,7 garestitu dira, eta etxebizitza berriak, berriz, % 10,4, INEren datuen arabera.
Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiak madrildar zuzendari, gidoilari eta aktoreari emango dio Fantrobia, zinemako eragile berrien saria, eta Planoz Kanpo saila estreinatuko du, zinema industriaren inguruko jarduerei eskainitakoa.
Lehen Asanblea Nazionalak egin bezala, orain Senatuak ere bidea itxi dio Lapurdiko kostaldean isuri gutxiko eremua sortzeko neurriari. Frantziako Gobernuak proposatutako neurriari ultraeskuinak jarritako ebazpena aintzat hartu du Senatuak.
Neurria 2025eko azarotik egon da indarrean, eta bertan behera geratu da basa-hegaztien kasurik ez dagoela egiaztatu ondoren eta tenperaturak gora egin duela ikusita.
Auzitegi Nazionalak Jose Antoni Jainaga eta Sidenorren zuzendaritzako beste bi kide genozidiogatik ez ikertzeko hartutako erabakiak ez du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusia harritu. Dena den, haren ustez, fokua Ameriketako Estatu Batuekiko eta Israelekiko harremanetan jarri behar da.
Hainbat lekukok ikusi dute bart atxilotuak nola bota duen zerbait Atxuri auzoko lonja bateko atetik barrua eta sua piztu den gero. Emakumearen bikotekidea barruan zegoen eta Basurtuko ospitalera eraman dute.
Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Bost astez epaiketa gidatu duen epaileak enpresek zer zigor jasoko duten zehaztu beharko du orain: isunak, kalte ordainak edo negozio eredua aldatzeko eginbideak. Live Nationek adierazi du “handia eta arrakastatsua izatea” ez dela legez kanpokoa.
Ekologistak Martxan taldeak zazpi udalerritako 78 eskolatan neurtu du NO2 nitrogeno dioxidoaren maila: Gasteizen, Donostian, Errenterian, Oiartzunen, Barakaldon, Bilbon eta Erandion. Horietatik soilik hirutan errespetatzen da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jarritako metro kuboko 10 mikrogramoko langa.