Euri kontuak berriro: giro goibela eta tenperatura maximoak behera
Kostaldetik gertu sarriago egingo du euria, baina egunak aurrera egin ahala euria ia denera zabalduko da. Tenperatura maximoak 15 graduren bueltan geldituko dira ipar partean eta barnealdean, berriz, 12 eta 14 ºC artekoak izango dira. Gainera, ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du.