Espainiako lurralde-mapa "erabat itxita" dago eta Trebiñu Burgos da, Gaztela eta Leongo Gobernuaren arabera
Hala azpimarratu du Carlos Fernandez Carriedo Gaztela eta Leongo Gobernuaren bozeramaileak, Trebiñu Arabarekin bat egiteko erreferenduma deitzeko aukeraz Mikel Legarda EAJren diputatuak asteazken honetan Kongresuan galdetu ostean.