Osakidetzak gripearen txertaketa kanpaina abiatuko du astelehen honetan 60 urtetik gorakoentzat eta herritar zaurgarrientzat
Osakidetzak 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.
Osakidetzak 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.
AEBko, herrialde arabiarretako eta Turkitako bitartekariek gerraren amaieraren bermeak eman dizkiete, Khalil Al-Hayya Hamaseko goi agintari eta negoziazio taldeko kideak azaldu duenez.
Gasteizen agerraldia egin dute LAB eta Steilas sindikatuetako ordezkariek, urriaren 15ean Hezkuntzan deituta duten egun osoko lanuzteari eusten diotela azaltzeko. Hezkuntzako komunitatea osatzen duten kide guztiei dei egin diete herri eta hirietan egingo diren mobilizazioetan parte hartu eta Palestinari babesa adierazteko. EAEko hiru hiriburuetan 12:30ean egingo dira manifestazioak.
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.
Orona enpresak 60.000 metro koadroko lur-eremua erosi duela iragarri du, igogailuen sektorean ariko diren 150 lanpostu sortzeko helburuz.
Proposamenaren “arrakasta” kooperatibak erakutsi duen “lurraldearekiko, pertsonekiko eta markaren etorkizunarekiko konpromisoan” oinarritu da.
Nazio Batuen Erakundeak banatuko du laguntza, lehen egiten zuten bezala. Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, "Gazako egoera muturrekoa da, eta lehentasuna goseteari aurre egitea da. Israelek azken bi urte hauetan gosea erabili du arma gisa".
‘Glosak·Glossar el món’ Manel Rodríguez-Castellok eraman du katalanera, eta Contrabando valentziar argitaletxeak kaleratu du. 4.000 euro jasoko dituzte.
Bernedoko udaleku polemikoen auzia mintzagai izan du Arabako Kultura eta Kirol foru diputatuak. Dagoeneko 18 salaketa jarri dira kanpaleku horietan sexu-askatasunaren aurka egin omen ziren delituengatik.
Amurrioko Aresketa ikastola laguntzeko egingo da datorren urteko Araba Euskaraz jaia, "Taupadak berpiztu!" lelopean. Logotipoa, berriz, bihotz baten erdira doan txinparta da. Azken lau urteetan Arabako zortzi ikastolek elkarlanean antolatu dute Araba Euskaraz jaia Gasteizko Olarizu parkean. 2026ko edizioari begira, bi berritasun nagusi daude: batetik, Amurrion ospatuko da, ez Olarizun; bestetik, jaiaren antolakuntzaren pisurik handiena Aresketa ikastolak hartuko du bere gain, nahiz eta Arabako gainerako zazpi ikastolek ere lagundu.