Osakidetzak eta Osasunbideak maskara erabiltzea eta txertatzea gomendatzen dute, gripe kasuek gora egiten jarraitzen dutelako
Gripearen intzidentziari buruzko datuei begiratuta, aurreko urtekoa halako lau da aurtengo tasa Euskal Autonomia Erkidegoan: 438,87 kasu, 100.000 biztanleko. Nafarroan, azken astean 74 lagun erietxeratu dituzte, eta Osasunbideak 2025-2026 aldirako Neguko Kontingentzia Plana aktibatu du.