Paleolitoan kokatuko pelikula bat euskara hutsean egin dute Serbian
Serbiako zinegile batek Paleolitoan kokatutako pelikula bat egin nahi zuen, eta pertsonaiek garai hartako hizkuntza zahar bat hitz egitea zen bere helburua. Ikerketa lana abiatuta euskararaino iritsi zen, eta ezagunen bitartez bi bizkaitarrekin jarri zen kontaktuan.