Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko
Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.