Sevilla txuri-urdina da
Realak Errege Kopako finala jokatuko du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzalek pasioz biziko dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan.
Realak Errege Kopako finala jokatuko du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzalek pasioz biziko dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan.
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du larunbat honetarako aurreikusitako ekitaldien harira, bai finala dela eta, bai Realak kopa irabaziz gero egin litekeen harreragatik.
Realeko adin guztietako zaleek, mota guztietako jantzi txuri-urdinak jantzita, agur esan diote ostiral honetan talde donostiarrari, kantu, bandera, animo oihu eta bufanda artean, Sevillarako bidaiaren hasieran. Larunbat honetan jokatuko du Kopako finala Atletico Madrilen aurka.
Euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakutsi zirela eta, finantzazio publikoa etetea eskatu du gaur, mozio bidez, Alderdi Popularrak. Mozioa atzera bota du Udalbatzak, baina Maria Nanclares zinegotzi sozialistak iragarri du kasua aztertuko dutela, udal ordenantzaren araberakoa ote den jakiteko.
Beste ostiral batean, Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute Amurrion, eta enpresa-batzordeko kideek azaldu dute etsituta hartu dutela Lan Ikuskaritzaren ebazpena. Hiru sindikatuk, ELAk, LABek eta ESK-k, dagoeneko iragarri dute enplegu-erregulazioko espedientea inpugnatuko dutela datorren astean.
Realak berak gonbidatuta, alderdi politiko guztietako alkateak bildu ditu ekimenak. Helburua berbera da guztientzat: emaitza ona lortzea eta Kopa irabaztea.
Israelen eta Libanoren arteko menia indarrean sartu berritan egin du iragarpena Irango Atzerri ministroak. Adierazi duenez, Irango Portu eta Itsas Erakundeak "jakinarazitako eta koordinatutako" bidea jarraitu beharko dute ontziek.
"Bertatik igarotzearren bidesaria ordainarazteak aurrekari arriskutsua ezarriko luke", adierazi du Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak. Bestalde, krisiaren harira eta Frantziak eta Erresuma Batuak deituta, Parisen bildu dira 50 herrialde eta nazioarteko erakunde. Iragarri dutenez, Persiar golkotik igarotzen diren ontziei "laguntza eta babesa" emango dien itsas misio "neutrala" abiatuko dute.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eta Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak argi utzi dute bat datozela egungo une geopolitikoaren aurrean, "gerrari ezetz" esanez. Sanchezek adierazi du bi herrialdeen arteko harremana aldebikoa baino askoz haratago doala, eta azpimarratu du munduaren ikuspegi bera dutela.
Datorren abuztuaren 12an eguzkia erabat ezkutatuko da ilargiaren atzean, eta eklipse horren ondorioz, bigarren fenomeno bat ikusi ahal izango dugu Euskal Herriko hainbat txokotan: eguzki-koroa. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zertan datzan.