Igandera arte luzatu dute 2,5 metrorainoko olatuengatik ezarritako abisu horia
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak igandera arte luzatu du itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia, 2,5 metrorainoko olatuak espero baitira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gaur, larunbata, 18:00ak arte egongo da indarrean, olatuen altuera adierazgarria 2 metrotik gorakoa izan daitekeelako, Euskalmeten aurreikuspenen arabera.
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, baina egunaren erdialdeko orduetan iparretik sartuko da eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.
Igandean, abisu horia 21:00etatik 00:00etara aktibatuko da. Olatuen altuera adierazgarria igo egingo da eta 2-2,5 metrokoa izango da azken orduetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, azken orduetan 2 metro ingurukoak. Mendebaleko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.
Gaur goizean, 2,6 metroko olatuak neurtu dituzte Bilboko estazioan, 2,5 metrokoak Sopelan eta 2,1 metrokoak Mutrikun.
Zure interesekoa izan daiteke
Goiz eguzkitsuak eta arratsalde euritsuak
Eguzkitsu esnatuko dira astelehena eta asteartea, baina arratsaldetan euritara egingo du, udaberrian ohikoa denez, ekaitza izango baita eguerditik aurrera han-hemen. Asteazkenerako giro egonkorragoa iragarri dute, eta ostegunetik aurrera berriro eguzki eta euri kontuak uztartuko dira.
Zer da eguzki-koroa?
Datorren abuztuaren 12an eguzkia erabat ezkutatuko da ilargiaren atzean, eta eklipse horren ondorioz, bigarren fenomeno bat ikusi ahal izango dugu Euskal Herriko hainbat txokotan: eguzki-koroa. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zertan datzan.
Udaberriko eguraldi nahasia, astebururako
Zeru gainak hodeitsu egongo dira, batez ere Kantauri isurialdean eta ez da baztertzen iluntzean ekaitza lehertzea, batez ere barnealdean eta mendi inguruetan. Gainerakoan, ateri eutsiko dio. Tenperaturari dagokionez, maximoak 17-21 ªC-koak izango dira kostaldean, eta 20 graduko langa gaindituta, barnealdean.
Udaberriko eguraldia ate joka dago: euriak eten, eta tenperaturek gora egingo dute
Eguraldi eguzkitsu eta udaberrikoa nagusituko da, eta tenperatura maximoek 20-22 graduen langa gaindituko dute.
Giro argia eta egonkorra izango dugu asteon, astelehenean salbu
Tenperatura minimoak freskoak izango dira kostaldean, 7-9 ºC ingurukoak, eta hotz egingo du barrualdean. Maximoei dagokienez, egunek aurrera egin ahala, epelera egingo dute, 20 ºC-tik gorakoak nagusitzeko.
Udako giroa atzean utzi eta hotza eta euria itzuliko dira Hego Euskal Herrira asteburuan
30 ºC inguru izango dira gaur Euskadi barnealdeko zenbait puntutan, baina fronte hotz batek euria ekarriko du larunbatean, eta tenperatura maximoak 13-15 ºC-koak izango dira igandean. Nafarroan ere bat-bateko aldaketa izango da, prezipitazioak eta beherakada termiko handia izango baitira.
Udaberri giroko egunak aurretik, asteburura begirako aldaketaren atariko
Giro eguzkitsua eta tenperatura epel-beroak nagusituko dira Euskal Herri osoan ostiralera bitartean.
Hego haizeak 20ºC-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa izango da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu, atzo baino 2-3º freskoago. Gainera, baliteke Saharako hautsa (gandua) ere etortzea, eta horren ondorioz zeruak horixka ikustea.
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.