Abisu horia elurragatik Euskadiko barnealdean
Espero da elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatzea, eta Gabon gaueko eta Eguberriko tenperatura baxuek jarraituko dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du ostiral honetan, abenduak 26, 00:00etatik 09:00etara. Izan ere, elurra izango dugu Euskadiko barnealdean.
Elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatuko da goizean goiz, eta goizean zehar 1.000 metrotik gora igoko da.
Hala ere, prezipitazio txikiak eta tartekatuak aurreikusten dira, batez ere ekialdean eta hegoaldean; 0-2 zentimetroko lodierarekin 1000 metrora eta 0-1 zentimetrokoa 600 metrora. Kota baxuagoetan, ordea, ez da elur-pilaketarik espero; alegia, 200 metrora.
Elurra Gabon gau hotzaren ostean izango dugu gurean. Hain zuzen ere, 0 gradutik inguruko izan ditugu barnealdean, eta baita izotza ere hegoaldean. Osteguneko tenperaturak ere hotzak izaten ari dira, 4 eta 8 gradu arteko maximoekin.
Hala ere, ostiralean, abenduaren 26an, tenperaturak apur bat igotzea espero da, barnealdean giroa oraindik hotza izango bada ere.
Bestalde, Segurtasun Sailak gomendatu du arreta handiz ibiltzea barnealdeko errepideetan ostiraleko lehen orduetan, eta adi egotea izotz-plakei, bereziki mendialdeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera