Programazio berezia museoetan, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Asteazkenen honetan, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna izango da, eta, hori ospatzeko, museoek sarrerak doan eta programazio berezia eskainiko dute.
Mundu osoko 35.000 museok parte hartuko dute ekimenean, “Museoak eta paisaia kulturalak” goiburupean. Aurten goiburuak agerian uzten du museoek jendea sentsibilizatzeko erantzukizuna dutela, ondare kulturalaren eta naturalaren babesletza aktiboan konprometituta, lurralde geografiko bateko enbaxadore bihurtuz.
Museoen Nazioarteko Eguna duela 39 urtetik ospatzen da, eta herritarrengana hurbiltzeko aukera bikaina da; gizartearen aurrean urtero museoen garrantzia eta beharrizana gogorarazteko modu bat da.
Gure museoak
Euskal museoek ere ekimen honetan parte hartuko dute, eta, gehienek doako sarrerak eta programazio bereziak eskainiko dituzte.
Donostiako San Telmo museoan, adibidez, bisitariak doan sartuko dira museora, eta, besteak beste, ekintza ugari egiteko aukera izango dute. Ekintza interesgarriena museoko klaustroaren inguruan egingo da; izan ere, Udal Musika Eskolak, Francisco Escudero kontserbatorio profesionalak eta Musikenek dantza eta musika ikuskizunak eskainiko dituzte bertan.
Bilbon, bestalde, Guggenheim museoko ateak ere zabalik izango dira, eta, besteak beste, bisitariek Yoko Ono artistaren “Bilborako nahien zuhaitza” lanean nahi edo desira onak konpartitzeko aukera izango dute.
Gasteizen, Artium museoan, aldiz, asteburuan ospatu zuten Museoen Nazioarteko Eguna, kontzertuak eskainiz eta familientzako tailerrak eta bisita gidatuak antolatuta.
Iruñean, Nafarroako museoak ere ateak zabaduko ditu asteazken honetan, eta, besteak beste, hiriburuaren paisaia kulturala ezagutzeko bisita tematikoak egingo dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.