Euskara, katalana eta galiziera sustatzeko konpromisoa hartu du Cervantes Institutuak
Kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteko asmoz, Cervantes Institutuak, Institut Ramon Llullek, Consello da Cultura Galegak eta Etxepare Euskal Institutuak lau hizkuntzen arteko lankidetzarako lehen akordioa sinatu dute. Lau urterako elkarlana izango da, baina hitzarmena haratago luzatzeko prest agertu dira sinatzaileak.
Akordio horrek hainbat jarduera ahalbidetuko ditu, hala nola, liburuak itzultzea, azoketan batera parte hartzea, lau kulturen arteko elkarlana sustatzea eta jarraipen batzorde bat sortzea. Zehazki, lau erakundeen arteko lankidetza-maila eta egindako lanen eraginkortasuna aztertzea izango da batzorde horren eginkizun nagusia.
Bideokonferentziaz egindako ekitaldian, Luis Garcia Montero (Cervantes Institutua), Iolanda Batalle Prats (Institut Ramon Llull), Irene Larraza (Etxepare Euskal Institutua) eta Rosario Alvarez Blanco (Consello da Cultura Galega) aritu dira, eta hizkuntza-aniztasunaren alde onak nabarmendu dituzte bertan.
Hasieran Coruñan sinatu behar zen akordio horrek 2019ko ekainean Bartzelonako Ramon Llullen hasitako "elkar ulertze eta elkarrizketa lan bat sendotzeko" balio du, Garcia Monterok azaldu duenez.
"Munduan bakarka ibiltzeak ez du zentzurik", adierazi du Larrazak, eta akordioa sinatu duten arduradunek lau hizkuntza eta kultura horiek zabaltzeko eta orokortzeko egindako ahalegina nabarmendu du. "Misio honetan laguntzen diguten erakundeekin eta eragileekin lan egiten dugu, eta egokia da bidearen zati bat elkarrekin egitea", esan du.
Topaketa horretan, otsailaren 17an Cervantes Institutuak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sinatutako akordioa ere aipatu dute, Garcia Monterok zuzentzen duen erakundeak nazioartean dituen zentroen bidez euskal zinema zabaltzea baitu helburu.
"Euskal zinemak une oparoa bizi du. Gaur egun, Euskal Herrian zein kanpoan, gure historiako beste edozein garaitan baino askoz ere ekoizpen ezagun eta saridun gehiago daude", nabarmendu du Larrazak.
Horren harian, "hori ez da kasualitatearen ondorio", esan du Larrazak. "Kalitate bikaina erakusten duten filmak ekoizteko urte askoan egindako lanaren ondorio da, eta kanpoan harrera ikusgarria izaten ari dira", azaldu du.
Testuinguru horretan, Cervantes Institutuan proiektatuko diren filmak aukeratzeko bilerak bertan behera geratu dira pandemiaren eraginez, baina laster berriro ekingo diote lan horri, Etxepare Institutuko arduradunak gaineratu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.