Zinema
Hind Rajab neskato gazatarraren istorioari eman diote Agenda 2030 saria
Jasangarritasun, aniztasun eta elkartasunaren balioak ondoen islatzen dituen filma aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Herriko publikoaren ahotsa Palestinako umeentzat oihartzun bihurtu nahi dute aktoreek.
"Ballad of a Small Player" filmean, Colin Farrellen pertsonaiak menpekotasun arazoa du jokoarekin
Edward Berger zuzendariak Conclave pelikula ekarri zuen Zinemaldira 2024an, ez zuen saririk irabazi; aurten, Sail Ofizialean errepikatu du.
Patxi Bisquert: "Pena da Pello Mari Otaño ahanzturaren zuloan egotea"
Zizurkildar aktore, zuzendari eta ekoizleak Pello Mari Otaño bertsolari eta idazlearen gaineko film biografikoa egin du. Joseba Usabiaga aktorea da, pantailan, Argentina eta Euskal Herri artean joan-etorrian ibili zen poeta, eta filmaren nazioarteko estreina gaur egingo dute, 19:00etan, Donostiako Zinemaldian.
Joseba Elorza kazetariak Bisquert elkarrizketatu du, "Egun On" saioan.
Eloy eta Ivan, deabru berak hartuak
Biek, Eloy de la Iglesiak eta Ivan Zuluetak, erabili izan zuten zeluloidea espresabide. Zigor kolpe moduan ere bai. Bazekiten (bederen, bazuten susmo argia) zer zegoen jokoan baina ez zuten atzerapausorik eman.
“Frankenstein” izango da Zinemaldiaren film sorpresa
Milaka jarraitzaileren aurrean estreinatu da "Go!azen" telesailaren 12. denboraldia Zinemaldian
Arrakastaz ekin dio EITBko telesailak denboraldi berriarako ibilbideari. Zinemaldiaren barruan, Anoetako belodromoan egin da lehen aurrestreinaldia. Aurten, gainera, bigarren pase bat ere izango da hurrengo ostiralean.
Jendetza batu da Donostian Palestinaren alde, zinema munduak bultzatutako manifestazioan
Euskal Herriko komunitate palestinarrak deituta eta zinemako profesionalek babestuta, milaka herritarrek manifestazioa egin dute Donostian, Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Bertan izan da "The Voice of Hind Rajab" pelikulako lantaldea.
Victoria Eugenia Antzokiak txalo artean hartu ditu "The Voice of Hind Rajab" filmeko protagonistak, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioaren atarian
"The Voice of Hind Rajab" filma proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta bertaratutakoek zazpi minutuko txalo zaparrada eskaini diete haren protagonistei, Palestinaren aldeko adierazpenen artean. Filmak sei urteko neskato baten istorioa kontatzen du. Neskato horrek laguntza eskatu zuen, Israelgo armadak erasotako ibilgailu batean harrapatuta geratu ondoren. Motaz Malhees eta Saja Kilani aktoreak, hunkituta, kalera atera dira, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioa hastear zegoela, eta eskainitako elkartasun keinuak eskertu dituzte.
Zinemaren mundua, bat eginda, Donostian Gazako genozidioaren kontra
Zinemako profesionalek eta herritarrek The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioa aprobetxatu dute, eta Victoria Eugenia antzokitik abiatu dira Palestinaren aldeko manifestazioan. Pelikulako protagonistek eraman dute pankarta, 'Genozidioa STOP. Free Palestine' lelopean.
Colin Farrell denbora laburrez izan da jarraitzaileekin Donostiara iritsitakoan
Aktore irlandarrak Sail Ofizialeko pelikula batekin heldu da Zinemaldira: Edward Bergerrek zuzendutako Ballad of a Small Player.
"The Voice of Hind Rajab" filmeko aktoreak, hunkituta eta eskertuta Donostiako gizartearen erantzunarekin
Motaz Malheesek eta Saja Kilanik, Gazako neskatoari buruzko pelikulako protagonistek, Palestinako genozidioaren kontrako manifestazioan parte hartuko dute, proiekzioaren ostean.
Rebordinosek euskal zinemaren eta jaialdiaren balantzea egin du: "Inoiz ez dugu hain zinematografia ona izan"
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria pozik dago euskal zinemaren sasoi onagatik, ez baita egun bateko kontua, eta azpimarratu du bermatuta dagoela hurrengo urteetan euskal ikus-entzunezkoak munduko zineman presentzia izango duela.
Nondik dator “Maspalomas” filma?
Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariek Donostiako Zinemaldiko publikoa aho bete hortz utzi duen filmaz hitz egin digute. Irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara Moriarti hirukotearen azken filma.
Ramon Bareak Gure Zinema saria jaso du
Gure Zinema sariak Ramón Barea aktore, zinema zuzendari, antzerkigile eta antzerki zuzendariaren ibilbidea goraipatu du hirugarren edizioan.
Bilbotarrak hunkituta jaso du saria Kursaalen, Zinemaldian.
Ikus-entzunezko sektoreko emakumeek ahotsa altxatu dute "isiltasun-harresia" salatzeko
Ikus-entzunezko sektoreko hogei emakumek baino gehiagok eman diete ahotsa sektoreko emakumeek jasandako sexu-eraso kasuei. Horien artean, aurtengo Donostia Saria, Esther García. Ikus-entzunezko industriaren arlo guztietan gertatzen direla adierazi dute.
"The voice of Hind Rajab" filmak arnasa eutsika utzi du Zinemaldia
Kaouther Ben Haniak zuzendu duen filmak zinez hunkitu du publikoa. Gazako balen eta bonben artean auto baten barruan harrapatuta zegoen sei urteko neskato batek Ilargi Gorriari egin zion benetako deia da filmaren ardatza.
"Belen" eta "Las Corrientes" filma argentinarren nondik norakoak aztertu ditu Mikel Zumetak
ORAINeko kritikariak Sail Ofizialeko beste bi zinta ekarri dizkigu, argentinarrak biak: "Belen" (Dolores Fonzi) eta "Las Corrientes" (Milagros Mumenthaler). Bi emakumeren istorioak dira, baina bi errealitate oso ezberdin erakusten dituztenak. Lehenengoari dagokionez, interesgarria izan arren, elementuak falta zaizkiola kritikatu du; bigarrenaren ildotik, harrera oso ona izan den arren, geruza eta mami askokoa dela uste du.
Altuna eta Esnalen lanari aitortza, euskal zinema osoa omendu duen gala handian
Duela 20 urte "Aupa Etxebeste!" zuzendu zuten Asier Altunak eta Telmo Esnalek jaso dute 2025eko Zinemira saria
Euskarari bidea zabaldu zioten zuzendariek merezitako omenaldia jaso dute Euskal Zinemaren Galan, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Pelikula horretako Iban Garate eta Ramon Agirre aktoreek eman diete saria.
Sara Fantova "Jone, batzuetan" pelikulako zuzendariak eskuratu du EITB Egile Berriak saria
Aurretik bide luzea duten egileak saritzen ditu EITBk urteko Euskal Zinemaren Galan, eta aurten bere lehen lana zine aretoetara ekarri duen zinegile bilbotarrarentzat izan da. "Konfiantza eta laguntza" emandako guztiei eskertu die.