PPk Mas salatuko du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita
Alderdi Popularrak Artur Mas Kataluniako presidentearen aurkako salaketa jarriko du, bihar, Fiskaltzaren aurrean: azaroaren 9ko kontsulta dela eta, publizitatea egiteko diru publikoa bidegabe erabiltzea egotziko diote popularrek Masi.
Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak iragarri du salaketa, Senatuan eman duen prentsaurrekoan. Haren hitzetan, "Katalunian jasotzen ari diren gertakari larrien aurrean" salaketa jartzea erabaki dute.
"Atzera egiteko" eta "legez kanpoko kontsulta bat prestatzeko lanak eta publizitatea berehala geldiarazteko" eskatu dio Sanchez-Camachok Generalitateko presidenteari.
Galdeketaren aldeko kanpaina bertan behera uzten ez badu, datozen egunotan, "desobedientzia eta prebarikazio delituak" ere egotziko dizkiotela gaineratu du buruzagi popularrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri