Auzipetutako frankistak estraditatzeko eskaera, Legebiltzarrak Rajoyri
Eusko Legebiltzarrak, EAJren eta EH Bilduren babesarekin, Rodolfo Martin Villa eta Frankismo garaiko beste agintari batzuk Maria Servini Argentinako epailearen esku uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, diktadurako krimenak eta errepresioa ikertzen jarrai dezan.
Onartutako ebazpeneko bozketan, PSE-EE abstenitu egin da, eta PPk eta UPyDk kontra bozkatu dute.
Epaile argentinarrak Mariano Rajoyren Gobernuari eskatu zion behin behinean atxilotzeko eta estraditatzeko inputatuta eta oraindik bizirik dauden pertsonak.
Aurreko martxoan, Espainiako Gobernuak uko egin zion inputatuak Argentinara estraditatzeari.
1936tik 1975 izan ziren gizateriaren kontrako krimenak ikertzen dituen epaile argentinarrak 20 pertsona inguru inputatu ditu auziaren baitan, zortzi ministro ohi, epaile ohiak eta poliziaburu ohiak tarteko.