Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.000 euroko isuna Tafallari, presoen aldeko bandera jartzeagatik

EH Bilduk salatu du “beste eraso bat” dela Nafarroako “Aldaketaren Udalen kontra eta bereziki Tafallako herritar guztion kontra”.

Tafallako Udalak 4.000 euroko isuna ordaindu beharko du udaletxeko aurrealdean euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzen zuen pankarta bat jartzeagatik, EH Bilduk jakitera eman duenez.

EH Bilduk, Nafarroako udalerrian Alkatetza duenak, salatu du "beste eraso bat" dela Nafarroako "Aldaketaren Udalen kontra eta bereziki Tafallako herritar guztion kontra", eta gogorarazi du "elkartasun pankarta hori Tafallan betidanik jarri dela kolore guztietako Udalekin".

Era berean, "adierazpen askatasunaren kontrako eraso bat" ere badela adierazi du, eta dagoeneko "ohituta" daudela halakoetara, ETBren emisioekin gertatu dena ere hor kokatuta.

Horren harira, UPN eta PSN "urduri" daudela uste dute, euren "Navarrisimoa" desegiten ari direla ikusten dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X