Biltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duintasuna giza eskubideen oinarria dela nabarmendu du Urkulluk

Eusko Jaurlaritzak antolatutako 'Erronka berriak' Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra itxi du ostiral honetan lehendakariak, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Duintasuna giza eskubideen oinarria dela nabarmendu du Urkulluk. Argazkia: Irekia
Duintasuna giza eskubideen oinarria dela nabarmendu du Urkulluk. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak antolatutako 'Erronka berriak' Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra itxi du ostiral honetan Iñigo Urkullu lehendakariak. Bere hitzaldian, "duintasuna giza eskubideen oinarria” dela nabarmendu du, eta “ekonomiaren, gizartearen zein solidaritatearen arloetako politikak” giza duintasunaren “kontzeptu nuklear” horretara bideratu behar direla gaineratu du.

Itxierako ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egin da. Lehendakariarekin batera, bertan izan dira Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusia, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Patxi Juaristi EHUko Bizkaiko campuseko erretoreordea.

“Berdintasun, egitate eta justizia-baldintzak sortzera bideratu behar da giza duintasuna, gizaki bakoitzari atxikitako ahalmenaren garapenarekin bat etorriko direnak”, esan du Urkulluk. Izan ere, gaur egungo "erronka konplexuei aurre egiteko printzipio zuzentzailea da”.

Urkulluren iritziz, “orain bezalako garai latzetan, ziurgabetasuna nagusi den hauetan, ez da erraza asmatzea”. “Ez dago formula magikorik, inork ez du egia osoa”, gaineratu du.

Dena dela, Jaurlaritzak norabidea eta norakoa ez galtzeko “orientazio-erreferentziak” gogoan dituela nabarmendu du, eta giza eskubideak “funtsezko erreferentzia” direla azaldu du.

Hala, duela 70 urte Giza Eskubideen Adierazpena idatzi zutela gogora ekarri du, akordio hura sinatu zutenek giza duintasuna “printzipioa, oinarria, inspirazioa eta konpromisoa” dela adierazi zutela esanez.

“Giza duintasunak esan nahi du pertsona ez dela bitarteko bat. Xede bat da berez, kontzienteaz aukeratu dezakeelako eta aldatu daitekeelako”, esan du Lehendakariak.

Azkenik, giza eskubideak “gu orientatzeko funtsezko tresna” izan direla esan du, eta etorkizuneko ekintza politikoaren “erreferente nagusi” izaten jarraitu behar dutela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X