PSOEk 2,3 puntu galdu ditu, baina PPri ia hamar puntuko aldea ateratzen dio
Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) Iritzi Barometroa egin zuen iragan abenduan. Inkestaren arabera, PSOE lehen indarra izango litzateke hauteskunde orokorretan. Bozen % 28,9 eskuratuko lituzkete sozialistek, eta PPri 9,8 puntuko aldea aterako liokete. Alderdi Popularra bigarren indarra izango litzateke, botoen % 19,1ekin. Bitartean, VOXek, bozen % 3,7arekin, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza lor dezake.
Horrela, PSOEren atzetik, Ciudadanosek babesen % 17,9 lortuko lituzke, eta Unidos Podemosek eta haren koalizioek % 14,9.
Era berean, PSOE alderdirik bozkatuena litzateke Europako hauteskundeetan. Sozialistek bozen % 19,7 eskuratuko lituzkete, eta PPri bost puntu baino gehiagoko aldea aterako liokete, CISen arabera. Alderdi Popularrak botoen % 14,3 lortuko lituzke.
Inkestaren arabera, PSOEren eta PPren atzetik Ciudadanos legoke, babesen % 10,6rekin, eta Podemos eta haren koalizioak (% 9,6). Ondoren, ERCk bozen % 3,1 lortuko lituzke; VOXek % 2,1 eta EAJk zein Pacmak % 1,2. EH Bilduk bozen % 1,1 bilduko lituzke. PDeCATek botoen % 0,6 bakarrik eskuratuko lituzke.
Bestalde, immigrazioarenganako kezkak lau puntu gora egin du abenduan. Honezkero, seigarren arazoa bihurtu da. Hala ere, langabeziak kezka nagusia izaten jarraitzen du.
Langabezia inkestatuen % 59,2k aipatu dute, aurreko hilean baino zazpi hamarren gehiago. Bitartean, immigrazioa % 12,5ek aipatu dute, azaroan baino ia lau gehiagok.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.
Zaballako preso baten heriotza salatu eta gardentasun handiagoa eskatu dute
Salhaketa Araba elkarteak gertatutakoari buruzko gardentasun handiagoa eskatu du, eta zalantzan jarri du hil aurretik 60 urteko presoari emandako arreta. Elkartearen esanetan, gertatutakoa "ezin da gertaera isolatu gisa ulertu".
Segurtasunaz gehiago eta eskumenez gutxiago arduratzeko gomendatu dio PPk Zupiriari
PPren Legebiltzarreko bozeramaileak deitoratu duenez, sailburua "ez dago egon behar duen horretan", eta "segurtasunaz eskumenez baino gehiago kezkatuko balit", bere ustez, "polizia hobeto hornituta egongo litzateke".
Espainiako Gobernuak Armada bidaliko du Ceutara, sortu den "migrazio-krisian laguntzeko"
Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Marokotik Ceutarako muga, kontrolik gabe. Horietako asko, Tarajal kai muturretik sartu dira, batzuk igerian eta beste batzuk kostaldetik oinez. Bertako agintariek emandako datuen arabera, gutxienez, 14 migratzaile hil dira.
Espainiako Poliziak Bilbon egindako esku hartzea "onartezina" izan dela esan du berriz Zupiriak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, polemika hau ez da hasi Espainiako Poliziak egindako atxiloketekin, Espainiaren futbol partidaren harira izan ziren istiluekin baizik.
Zapateroren eta haren alaben eta idazkariaren kontuei buruzko informazioa eskatu die banketxeei Calama epaileak
Auto batean, Plus Ultra auziaren ardura duen magistratuak dio zantzuak daudela esateko Espainiako Gobernuko presidente ohiak "egitura antolatu bat" zuzentzen zuela, bezero jakin batzuei mesede egiteko, legez kanpoko jardueren bidez.
Jon Insaustik afari solidarioak bizilagunak gizarteratzea eta laneratzea errazteko kudeatzearen alde egin du
Afari solidarioen debekuak piztu duen polemikaren harira, Donostiako alkate Jon Insaustik, asteazken honetan, azaldu du ekimenak administrazioaren erantzuna behar duela, eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzera bideratuta egon behar duela. Era berean, nabarmendu du inguruko udalerriek ere neurri horiek lehenago edo geroago hartuko dituztela.
Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko
Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.
Bi urteko kartzela-zigorra, sare sozial batean terrorismoa goratzeagatik eta ETAren biktimak umiliatzeagatik
Atxilotuari haur-pornografia ere aurkitu zioten konfiskatutako gailuetan.
Espainiako Poliziako sindikatuek Zupiriaren adierazpenak kritikatu dituzte
Espainiako Poliziaren Konfederazioak ziurtatu du ez duela Eusko Jaurlaritzaren baimenik eskatu behar lurralde horretan jarduteko; bitartean, Sindicato Unificado de Policiak (SUP) Zupiriari aurpegiratu dio "10 egun" izan dituela erasoak ikertzeko.