Maiatzak 26ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemos Euskadik Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkategaiak aukeratu ditu

Ana Viñals, Aitzole Araneta eta Fernando Lopez del Castillo koalizio morearen zerrendaburuak izango dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen, hurrenez hurren.
Podemos Euskadik Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkategaiak aukeratu ditu
Yahcov Ruiz Podemos Euskadiren Antolamendu idazkaria. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako barne hauteskundeak egin ditu Podemos Euskadik. 39 udalerritarako zerrendaburuak eta zerrendak aukeratu ditu koalizio moreak.

Horrela, Ana Viñals, Aitzole Araneta eta Fernando Lopez del Castillo koalizio morearen zerrendaburuak izango dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen, hurrenez hurren. Lopez del Castillok Jorge Hinojal beste hautagaia gainditu du, botoen % 52,11 eskuratuta.

Guztira, Podemos Euskadi 50 udalerri baino gehiagotan aurkeztuko da, beste alderdi batzuekin osatutako konfluentziak kontuan hartuta. Duela lau urte 26 bat udalerritan aurkeztu ziren. Maiatzaren 26ko hauteskundeetan, aldiz, EAEko biztanleriaren % 85ek koalizio morearen “boto-txartel bat izatea” nahi dute.

Barne hauteskundeetan 2.040 pertsonak eman zuten izena, erroldaren % 12,7. Yahcov Ruiz Podemos Euskadiren Antolamendu idazkariak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Bilbon, barne hauteskundeen emaitzen berri emateko.

Ruizen ahotan, “emaitza ona da”, prozesua garatu den udalerrietako pertsonak bakarrik baitzeuden deituta barne hauteskundeetara, hau da, erroldaren % 75.

Ruizek ziurtatu duenez, “oso harro” daude udal hauteskundeetarako hautagaitzak aurkezteaz. “Ausart, aurrerapauso bat emateko erabakia hartu duten ehunka pertsonei” eskerrak eman dizkie, “ezinbesteko elkartasun ekintza delako jauntxokeriarekin, eroskeria sareekin, zerbitzu publikoen murrizketa eta pribatizazioarekin, hiri ez osasungarriekin eta herri ahaztuekin” bukatzen saiatzeko.

Ruizen hitzetan, “beste alderdi batzuek zerrendak batzokietan edo zuzenean nahierara antolatzen dituzten bitartean”, Podemos Euskadin “demokraziaren eredua praktikatzen dugu, kosta ala kosta”.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek 1976 eta 1978ko gertakarien erantzukizuna har dezala eskatu diote Espainiako Estatuari

Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek “Estatua erantzulea” ekimena bultzatu dute. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote “Espainiako Estatuak martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan gertatutako krimenen erantzukizun nagusi eta zuzena berariaz aitor dezala”. Uztailaren 8an, gainera, German Rodriguez oroituko dute Iruñean, garai hartako festetan poliziek “eraso bortitz” batean hil zutelako.

BILBAO, 02/07/2026.- Euskalgintzaren Kontseilua ha convocado una concentración este jueves en Bilbao, así como en el resto d las capitales vascas, en defensa del euskera en las capitales vascas, tras la polémica por los numerosos ceros en la asignatura de la lengua vasca en la prueba de acceso a la universidad de la EHU. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean

"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X