EH Bilduren hitzetan, filtrazioak protestak geldiarazteko estrategia baten parte dira
Auzitegi Gorenak proces auziaren inguruan hartu beharreko erabakiaren inguruan, "epaia tantaka-tantaka filtratzen" ari direla esan du Jon Iñarritu Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako hautagaiak. Guztia Kataluniako kaleetan epaiari eman beharreko erantzuna ahultzeko estrategia baten parte dela uste du Iñarrituk.
"Pertsona horiek sekula ez zituzten epaitu behar", deitoratu du EH Bilduko hautagaiak. "Europan aurrenekoz gobernu legitimo eta demokratiko oso bat zigortuko dute", azpimarratu du.
Altsasu eta proces auziko epaiei "erantzunik onena" azaroaren 10ko hauteskundeetan koalizioa abertzaleari botoa ematea dela ziurtatu du Iñarrituk. Sententziak "bidegabekeriak dira", kritikatu du.
Altsasuko (Nafarroa) gazteen zigorra "zentzugabekeria eta bidegabekeria" dela salatu du Iñarrituk. "Zigor hain handia" merezi ez duen "tabernako borroka xume" bat izan zela errepikatu du EH Bilduko ordezkariak.
"Hainbeste injustizi, errepresio eta kriminalizazioren aurrean, abertzale, independentzia eta ezkerra bozkatzea da erantzunik onena, Madrili boto hori gustatzen ez zaiolako. Bidegabekerioi erantzuteko modurik onena EH Bilduri botoa ematea da", eskatu du.
Proces-aren epaiaren berri izan bezain laster koalizio abertzaleko ordezkaritza bat Kataluniara joango da, mobilizazioetan parte hartzeko, Iñarrituk iragarri duenez. Era berean, Euskal Herrian egiten diren protesta guztietan parte hartuko dutela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"