Hauteskundeak apirilaren 5erako deitzea aztertzen ari da lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskundeak aurreratzea aztertzen ari da, eta, EiTBk jakin ahal izan duenez, data bat du mahai gainean: apirilaren 5a. Berez, irailean edo urrian egin beharko lirateke bozak, baina, legearen arabera, lehendakariari dagokio horiek aurreratzeko erabakia hartzea, bai eta data zehaztea.
Agintariak ostiral honetan bertan iragar lezake ofizialki hauteskundeen data, Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, Elkarrekin Podemosek hauteskunde aurrerapenari buruz galdetuko dio bertan.
Atzo bertan, modu ofizialean aztertu zuten gaia Jaurlaritzaren Gobernu Bileran, eta sailburuek hauteskunde autonomikoen data aurreratzeari buruz zuten iritzia eman zuten. Hausnarketa horien edukia ez da ezagutzera eman Gobernu Bileran lantzen direnak "sekretuak" baitira.
EAEko Gobernuaren Legeak 50. artikuluak jasotzen duenez, "lehendakariak, bere erantzukizunpean eta Gobernuak eztabaidatu ondoren, Legebiltzarra desegin ahal izango du". Ganbera desegiteko dekretuak, Jaurlaritzari buruzko lege horren 51. artikuluan adierazten duen bezala, hauteskundeen deialdia eta egiteko eguna jaso beharko du.
Araudiaren arabera, hauteskunde eguna baino 54 egun lehenago desegin behar da Legebiltzarra. Beraz, datak aztertuta, apirilaren 5a litzateke horretarako erabil daitekeen lehen igandea.
PPk ez beste gainerako alderdiek izendatu dute lehendakarigaia, edo hautagaia aukeratzeko bidean daude. Iñigo Urkullu hirugarren aldiz aurkeztuko da lehendakarigai gisa EAJren izenean. Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren hautagaia, eta Idoia Mendia, PSE-EErena. Podemos Euskadik laster —otsailaren 27tik martxoaren 2ra— egingo ditu lehendakarigaia aukeratzeko barne hauteskundeak, eta, gutxienez, bi hautagai izango dira: Rosa Martinez eta Miren Gorrotxategi. Euskadiko PPk ez du oraindik lehendakarigaia izendatu.
Urkullu: "Apirilaren 5etik urriaren 25erakoa da epea"
Bere aldetik, agintariak ez du bere planen berri eman nahi izan oraingoz, eta hauteskundeak egiteko epea “apirilaren 5etik urriaren 25erakoa” dela.
Urkulluren hitzetan, atzo “hausnarketak eta ekarpenak” jarri zituzten mahai gainean Gobernu bileran, eta hauteskundeak aurreratu edo ez erabakitzeko “hainbat faktore” aztertu zituztela azaldu du. Nolanahi ere, bozak izan arte Exekutiboak “normaltasun osoz” jarraituko duela nabarmendu du.
Horren ildotik, lehendakariak esan du Euskadirentzako erabaki “onena” hartuko duela. “Euskadiren interesa dut buruan, eta hauteskundeen data gardentasun osoz iragarriko dut”, gaineratu du.
Erreakzioak
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak uste du lehendakariak legegintzaldi amaiera "deserosoa" saihestu nahi duela hauteskundeak aurreratuta. Iriarteren esanetan, Jaurlaritzaren beraren eta EAJren kudeaketan "irregulartasunak" azaleratu diren honetan hartu du erabakia. Osakidetzaren lan eskaintza publikoaren hainbat azterketatan izandako filtrazioak edota De Miguel auzia aipatu ditu adibide gisa.
Bestalde, Lander Martinez Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu duenez, bozak aurreratuta legegintzaldi honen "porrota" aitortuko luke lehendakariak. Martinezen iritzian, "onartutako lege kopurua oso eskasa izan da". Koalizio morean ez dute ulertzen, Martinezen esanetan, zer dela-eta dagoen "horrenbeste presa" bozak deitzeko. "Legebiltzarrean gai asko daude mahai gainean", esan du.
Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiaren hitzetan, lehendakariak "beldurragatik" aurreratu nahi ditu hauteskundeak, euskal ekonomia "okerrera" egiten ari delako.
Azkenik, Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, garrantzia kendu diote aurreratzeari. Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez, EAEn "egonkortasun instituzionala izan du ia lau urtez. Lehendakariak, edozer erabakitzen duela ere, herri honen ongizatea izango du buruan".
Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi du sozialistak prest daudela bozetarako. Horren ustez, "datak ez du aparteko garrantzirik. Garrantzitsuena egonkortasun politikoa ereiten jarraitzea da".
Albiste honi buruzko informazioa ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoriako albistegietan eguneratuko da, baita eitb.eus-en ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertur omendu dute Irunen, haren desagertzearen 50. urteurrenean
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.
Plus Ultra konpainiaren presidenteak eta kontseilari delegatuak dimisioa eman dute
Aste honetan onartu dute Auzitegi Nazionalean 530.000 euro ordaindu zituztela Zapateroren eta Zapateroren kidearen bitartekaritzaren truke; horren ostean hartu dute dimisioa aurkezteko erabakia.
Euskara gatazkatik urruntzeko eskatu du Pradalesek: "Hizkuntzak denok behar gaitu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du euskararen aurrerapausoak ez direla "inposaketatik" etorriko, eta datozen hamarkadetan euskara biziberritzeko bide berri bat irekiko duen "Jauzia gara" ekimena aipatu du.
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die 'proces' auziarekin lotutako delituengatik zigortutako zortzi pertsonari
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legea EBko zuzenbidearekin bat datorrela eta "adiskidetzea errazten" duela ebatzi eta astebetera hartu du erabakia Espainiako Auzitegiko Gorenak.
Osakidetzak udan lehen arretan murrizketak egiten jarraitzen duela salatu du EH Bilduk
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Barakaldoko Urbango osasun zentroaren atarian egin duen agerraldian azaldu duenez, 2023ko udan EAEko 255 osasun zentro normaltasunez aritu ziren, Osasun Sailaren datuen arabera. Aurten, aldiz, 211 dira: 54 gutxiago.
Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"
Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.
Absolbitu egin dituzte Berangoko ongietorriagatik auzipetutako hamasei herritarrak
Epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen, 2022ko martxoan Ibai Aginaga ETAko preso ohiari ongietorri ekitaldi bat egiteagatik terrorismoaren gorazarre delitua egotzita.
Pradalesek eta Sanchezek uda ostera atzeratu dute transferentziei buruzko aldebiko bilera
Ubarretxena sailburua Madrilen izan da Espainiako Gobernuko kideekin eskumenen eskualdaketa negoziatzen, baina ez dute akordiorik lortu.
EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Zupiriari Karmengo jaietako "indarkeria polizialagatik"
Espainiako Selekzioaren jarraitzaileen aurka izandako liskar batean Ertzaintzak esku hartu zuen, eta lau lagun zauritu ziren.
Zapatero: "Ez nuen inorekin hitz egin Plus Ultraren erreskateaz, ez SEPIrekin, ezta Gobernuarekin ere"
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere bulegoan aurkitutako bitxiak, 1,3 milioi eurotan baloratuak, herrialde baten "kortesia pertsonaleko opari" bat izan ziren. Inbestidurako bazkideak eta oposizioa bat datoz azalpenak ez direla nahikoak izan esatean.