XII. LEGEALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Legebiltzarrak beste urrats bat eman du inbestidura saiorako

Bateraezintasunen behin-behineko batzordeko kideak izendatzeko osoko bilkura egin du Gasteizko Ganberak.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra. Irudia: EFE

Eusko Legebiltzarrak beste tramite bat bete du ostegun honetan, irailaren hasieran lehendakaria izendatzeko osoko bilkura egin ahal izateko.

Bateraezintasunen behin-behineko batzordeko kideak izendatzeko osoko bilkura egin du Gasteizko Ganberak; legebiltzarkideen ondasunak eta jarduerak aztertzeaz arduratuko da, haien egokitasuna zehazteko.

Batzorde horrek astebeteko epean bere irizpena lantzeko asmoa du, hilaren 13an berriro osoko bilkura egin eta onar dezan. Osoko bilkura amaitzean iragarriko du Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak noiz egingo duten lehendakaria izendatzeko saioa.

Osoko bilkura hori iraileko lehen astean egingo da ziurrenik, eta datorren hilaren 3an egin daiteke, Ganbera eratu eta hilabetera hamabigarren legegintzaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X