EH Bildu: "EAJk Iriarteri eginiko akusazioak datu ofizialek gezurtatzen dituzte"
EH Bilduk ohar batean berretsi egin du "Jaurlaritzak 110.000 txerto inguru dituela gordeta, jarri gabe", Maddalen Iriartek atzo Legebiltzarrean lehendakariari esan bezala, eta, hortaz, EAJk arratsaldean koalizioaren bozeramaileari egin zion "akusazio faltsua" errefusatu egin du.
Jeltzaleek 'fake news' zabaltzea leporatu zioten Iriarteri, "datu ofizialek azken honek emandako datuak berretsi baino ez egin arren". "EAJk jakin beharko luke akusazio faltsuen bidez errealitatea ukatzeak ez duela errealitatea aldatzen, ez eta txertaketa erritmoa eta Gobernuaren kudeaketa hobetzen ere", erantsi du koalizioak.
"EAJk Maddalen Iriarteri eginiko akusazioak datu ofizialek gezurtatzen dituzte", azpimarratu du EH Bilduk, eta "gezurrak esateari uzteko" exijitu die jeltzaleei. EH Bilduren hitzetan, "EAJ gezurra da esatera ohitu da datu objektiboek haren kudeaketa txarra agerian uzten dutenean, baina hori modurik onena da pandemiaren aurkako borrokan porrot egiten jarraitzeko".
"Datuak hortxe dauden, begien bistan, eta, akusazioak akusazio, Estatu espainolean EAE da txerto gutxien jartzen dituen erkidegoa", azpimarratu du.
"Osasun Ministerioak egunero argitaratzen dituen datu ofizialek (COVID-19 txertaketa txostena (Informe vacunación COVID-19 (mscbs.gob.es)) nor bere tokian jartzen dute eta, hala, EAJren akusazioak gezurtatu egiten dituzte", zehaztu du EH Bilduk.
Ministerioak atzo bertan emandako azken datuen arabera, "Urkulluren Gobernuak 248.460 txerto jaso ditu, baina 155.955 baino ez ditu jarri, eta bi egun lehenago 136.036 ziren jarritako dosiak", Legebiltzarrean Iriartek ohartarazi zuenez.
"Euskal gizarteak behar duen Gobernua ez da datu ofizialak gezurra direla esaten duena datu horiek haren kudeaketa txarra agerian uzten dutenean", kritikatu du koalizioak.
"Tamalez, EAJ horretara ohitu dela dirudi; dituen ardurak bere gain hartu beharrean, baloiak kanpora botatzeari ekiten dio, batzuetan, atzo bezala, akusazio faltsuak eginez, baina hori biderik onena da birusaren aurkako estrategian porrot egiten jarraitzeko", gogorarazi du.
Hori guztia dela eta, EH Bilduk EAJri exijitzen dio "gezurrak esateari eta akusazio faltsuak botatzeari uzteko eta txertoak ahalik eta azkarren jartzeko lanari ekiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
"Kidetasunagatik" Errenteriako eraso matxistak ezkutatu izana egotzi dio Aitor Estebanek EH Bilduri
EBBko presidentearen arabera, "gertakariak modu pribatuan kudeatzeko, alegia, erasoak estaltzeko" proposatu zien ezker abertzaleak erasoen biktima izan diren emakumeei. "Elizak hainbat hamarkadatan erabili duen sistema bera da Errenteriakoa, eta Elizak egindakoa gaizki badago, eta badago, EH Bildurena ere bai", gaineratu du Estebanek.
Izagirre: "Hiria saldu dutenak ezin dira orain salbatzaile gisa aurkeztu"
Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako bozeramaileak koalizio subiranistak antolatu duen 'Bat Egin Eguna' topaketan egin ditu adierazpenak, eta Jon Insausti (EAJ) alkatearen "irudia sustatzeko" bultzatu den "marketin kanpaina" kritikatu du.
Lehendakariak “irizpide propioz, autokontrolez eta justizia senaz jokatzeko” eskatu dio Ertzaintzari
Polizia merezimenduaren dominak eta zorion-agiriak emateko urteroko ekitaldian, Pradalesek Euskal Polizia defendatu, eta “gure gizarteak ez du inoiz Ertzaintzaren instrumentalizazioa onartuko”, nabarmendu du.
2027ko urtarrileko manifestazioa azkena izatea nahi du Sarek, ETAko presoen auzia behin betiko ixten dela irudikatzeko
Sare herritarrak ekitaldi jendetsua egin du gaur Arrasaten, sorreratik izandako ibilbidearen balantzea egin eta "etapa bati bukaera ematen hasteko" beharra aldarrikatzeko. "Sareren amaiera, gauzak ongi eginez gero, garaipen kolektiboa eta diskretua izango da", iragarri dute.
Nolakoa izango da EAJren Bilboko alkategaia hautatzeko prozesua?
Hautagai berri bat izendatzeko, Bilboko batzar-arteko bilera bat egin behar da lehenbizi. Bilera horretan, hiriburuan dauden 13 udal-erakundeek eta Bizkai Buru Batzarrak parte hartzen dute.
Aburto ez da Bilboko alkate izateko hautagai gisa aurkeztuko 2027an
Hunkituta egin du iragarpena oraindik Bilboko alkatea denak: "Hausnarketa sakon bat egin ondoren, alderdiak erabaki du Bilbok lidergo berria behar duela".
Otegik ohartarazi du hauteskundeak aurreratzea PPri eta Voxi "atea irekitzea" dela: "Txantxa gutxi horrekin"
Otegiren ustez, hauteskunde orokorrak aurreratzearen alde egiten duenak "herri honi esan behar dio zer irabazten duen Euskal Herriak, bertako langileek, emakumeek, gazteek eta bere izaera nazionalak PPren eta Voxen gobernu batekin".
1991n ETAk hildako Luis Garcia Lozanoren omenezko plaka bat jarri dute Donostian
Guztira, 38 plaka jarri ditu Donostiako Udalak duela bi legealdi bultzatutako ekimenaren harian. Terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak leku publikoetan ikusarazteko bultzatu zuten egitasmoa, Udalak ohar baten bidez gogorarazi duenez.
Hainbat eragilek manifestazioa deitu dute ekainaren 20rako, Ertzaintzaren "errepresioa eta inpunitatea" salatzeko
Deitzaileen artean daude Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, Iñigo Cabacasen, Amaia Zabarteren eta Iker Aranaren senide eta lagunak edota Mugimendu Sozialista. Talde horiek "herri mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina" egitea egotzi diote Jaurlaritzari.
Equo alderdi berdeak 15. urteurrena ospatu du Gasteizen
Equo alderdi berdeak 15. urteurrena ospatu du Gasteizen. Urte hauetan izandako bilakaera aztertu eta etorkizunari begira hausnarketa egin dute bertan. Egindako ibilbidearekin harro agertzeaz gain, gizarteak ekologia gaiekin egin duen aurrerapausoa azpimarratu dute.