Terrorismoaren biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andueza: "Abertzale gisa izan duten erantzukizuna onartu dezatela"

Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateorde ohiari omenaldia egin diote bertako hilerrian. ETAk Elespe duela 20 urte hil zuen.
Eneko Andueza (PSE-EE) Froilan Elesperen omenaldian, Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Argazkia: EFE
Eneko Andueza (PSE-EE) Froilan Elesperen omenaldian, Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Argazkia: EFE

“Orain, batzuek gauza zehatz batzuetan arreta jarri nahi dutenean, salbuespenik gabe guztien egia ezagutzea oso beharrezkoa dela gogorarazi nahi dut”, errepikatu du Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak. “Arreta jartzeari” utzi eta “euren barrualdera apur bat begiratu” dezatela, “izan duten erantzukizuna” onartzeko, “abertzale gisa, mehatxatzen eta jazartzen gintuen inguru horren parte bezala”, nabarmendu duenez.

Era berean, “urte ilunetan murgilduta izan gintuen terrorismo hura” gaitzesteko eskatu die, orduan “atsekabea eta ikara egunerokotasuna” zirelako.

Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateorde ohiari omenaldia egin diote bertako hilerrian. ETAk Elespe duela 20 urte hil zuen.

Josu eta Andoni alkateorde ohiaren bi semeak ekitaldian izan dira, baita Idoia Mendia lehendakariordea, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria eta buruzagi eta kargudun publiko sozialistak ere.

“Gizarte honi barkamena eskatzea exijituko nieke, urte ilunetan murgilduta izan gintuen terrorismo hura gaitzestea, atsekabea eta ikara gure egunerokotasuna zirelako, eta Froilan bezalako jendea, ezezaguna gehienentzat, ospetsu bihurtzen zen, hiltzen zutelako”, erantsi duenez.

“Herri honetan sozialista askok bizi izan genuen errealitate latza da. Horregatik, gogora ekartzea beharrezkoa da, ETAk hil zituelako utzi gintuzten pertsonekin batera”, azpimarratu du.

Zentzu horretan, “garai batean, Euskadin, pertsona bat zinegotzi zela enteratzen zinen, haren hilketaren berri zenuenean”, gogorarazi du.

Bestalde, Froilanen bi semeak laudatu ditu Anduezak, aita hil eta 20 urte geroago, “gizatasunaren eta apaltasunaren eredurik onena” izaten jarraitzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X