Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: "Itxaropenerako arrazoiak baditugu, baina azken ahalegina egin behar dugu"

Pandemiaren kudeaketan egindako akatsak aitortu ditzala eskatu dio EH Bilduk lehendakariari. Elkarrekin Podemosek esan du alarma-egoera ezartzea babestuko lukeela.
Iñigo Urkullu Legebiltzarrean.
Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

"Bidearen amaieran gaude, baina azken ahalegina egin behar dugu". Hala azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak pandemiari egoerari buruzko azalpenak ematerakoan Legebiltzarreko kontrol-saioan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan osasun egoerak "argi eta garbi" hobera egin duela eta kutsatzeen joera beheraka egiten ari dela ziurtatu du.

Duela zenbait aste Osakidetzak bertan behera utzi zituen premiazkoak ez diren ebakuntzak, ospitaleak eta zaintza intentsiboetako unitateak gainezka zeudelako. Gaur, lehendakariak esan du bide onetik jarraituz gero, "laster" berrabiaraziko dituztela ebakuntza horiek egiteko deialdiak.  

Bestalde, Urkulluk aitortu du alarma-egoeraren amaieraren eta ebazpen judizialen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ez dituela ezarri nahiko lituzkeen neurri murriztaile guztiak, baina erantsi du ez dela kexatzeko unea: "Hainbat neurri eta gomendio biltzen dituen dekretu argi bat daukagu".  

Ildo horretan, datozen bi edo hiru asteak "erabakigarriak" izango direla berretsi du eta txertaketa prozesua azkartzea lehentasuna izango dela esan du, 50 urtetik gorako pertsona guztiek ahalik eta azkarren izan ditzaten bi dosiak jarrita.   

Gauzak horrela, herritarrei dei egin die joan-etorriak mugatzeko eta talde handietan biltzea ekiditeko.

Horrez gain, datu epidemiologiko batzuk aipatu ditu eta esan du intzidentzia-tasa metatuak ia 200 kasuko beherakada izan duela bi asteetan –egun 350 kasu dira-, zainketa intentsiboetako unitateetan paziente gutxiago dagoela eta positibotasun-tasa % 5etik jaitsi dela.   

"Itxaropentsu egoteko arrazoiak baditugu, baina azkeneko ahalegina egin behar dugu", azpimarratu du.  

Bestalde, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak lehendakariari esan dio pandemiaren kudeaketan egindako akatsak aitortu behar dituela, eta ohartarazi du autogobernuak ez dituela bermatzen tamaina honetako larrialdi bati aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak ziurtatu du Eusko Jaurlaritza babestuko lukeela,  Espainiako Gobernuari alarma-egoera ezar dezala eskatuko balio. Halaber, Osakidetzan langile gehiago kontratatzeko eta ospitaleetan ohe kopurua handitzeko galdegin du.

Carlos Iturgaizen (PP+Cs)  esanetan, berriz, Pedro Sanchezek Urkullu gutxietsi egin du, alarma-egoera luzatzeko egin dizkion eskaerak kontuan hartu ez dituelako.  

BIDEOA | Autokritikarik ez egitea aurpegiratu dio oposizioak lehendakariari

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Díez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta azaldu ditu euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak. Esan duenez, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko adostasun batera heldu dira EH Bildurekin, bere bazkide den PSE alde batera utziz, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordioetara ailegatzeaz, esan du ez lukeela “aurreikuspenik elikatuko”, “euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X