Parotek hildako pertsonak omendu dituzte erakundeek eta biktimek Gasteizen
Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak eta Biktimen Oroimenerako Zentroak Unai Parot ETAko presoaren biktimak omentzeko ekitaldia egin dute gaur, Gasteizen. Une berean, Arrasaten, prentsaurrekoa eskaini du Sarek, bihar Arrasaten egitekoak ziren martxa bertan behera uzteko erabakiaren berri emateko.
Biktimen Oroimenerako Zentroaren atarian egin den ekitaldian parte hartu dute Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak; Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Oroimenerako Zentroaren zuzendari Florencio Dominguezek.
Bertan izan dira, halaber, Monserrat Torija Espainiako Barne Ministerioko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuordea. Gainera, Zaitu, ACFSEVT, Fundación Víctimas del Terrorismo, Fundación Fernando Buesa, Covite eta ASERFAVITE Ertzaintzaren elkarteetako ordezkariak ere izan dira.
Omenaldian hitzaldi instituzional bat egin dute eta lore eskaintza egin diete Parotek hildako 39 pertsonei. Horiek, Oroimenaren plazan jarritako mosaiko batean irudikatu dituzte. Maribel Francok, Sandra Carrascok (1998an ETAk hildako Arrasateko PSEko zinegotzi Isaias Carrascoren alaba) eta Tomas Caballerok Parotek hildako pertsonen izenak irakurtzen joan diren heinean jarri dira arrosak.
Zeremonian irakurritako hitzaldian azpimarratzen denez, antolatzaileek Arrasateko ekitaldia bertan behera utzi izana txalotu dute eta adierazi "erakusten du antolatutako biktimen eta erakundeen presio sozial eta politikoa tresna ezin hobea dela elkarbizitza ereiteko eta irain mingarri eta bidegabeak saihesteko" .
Horregatik guztiagatik, "bizikidetza demokratikoa eraikitzeko bidean", erakundeak eta herritar guztiak inplikatu behar direla nabarmendu dute, "baina, batez ere, zuzenean indarkeria erabili zutenak eta horiei sostengu politikoa eta legitimazioa eman zietenak". Azpimarratu dutenez, memoria, justizia eta erreparazio morala fokua biktimengan jarrita landu behar da, "inolaz ere ez biktimagileari begira".
Gaur irakurritako adierazpenean, halaber, gogora ekarri dute espetxe-legeriak hainbat mekanismo aurreikusten dituela presoak gizarteratzen laguntzeko, baina, betiere, prozesu horri heltzeko ezarritako "baldintzak" onartzeko "erantzukizun indibiduala" oinarri hartuta, besteak beste, "eragindako kaltearen aitorpen autokritikoa" egitea, eta indarkeriak helburu politikoak lortzeko zilegitasunik ez duela onartzea.
Arrasaten Sare presoen eskubideen aldeko taldeak deitua zuen manifestazioa egin baino egun bat lehenago egin da omenaldia. Zenbait alderdik eta biktimen elkartek presoaren aldeko mobilizazioa zela iritzi zioten, eta debekatzea ere eskatu zuten.
Hala ere, Sarek bertan behera utzi du biharko protesta, "konfrontazioa" saihesteko, nahiz eta behin baino gehiagotan azaldu duen egun horretan ez zela omenaldirik egingo, ez zela Parot omenduko, eta salbuespen legedia salatzeko bildu behar zirela; hau da, 15 presori (tartean Paroti) eragiten dien legediaren aurka egiteko.
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Unai Parot ETAko presoaren biktimen aldeko omenaldiak antolatu ditu irailaren 18rako, larunbaterako (Arrasaten egitekoa zen ekitaldiarekin bat eginez), Donostian, Madrilen, Zaragozan eta Granadan.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.