Transferentziak, eskualdatzeke
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garamendi ez da joango Presidenteen Konferentzia prestatzeko bilerara, eskumenekin dagoen blokeoa tarteko

Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak uko egin dio batzarrean egoteari. Salatu duenez, Espainiako Gobernua ez da bi aldeek adostutako kronograma betetzen ari, lau transferentzia bakarrik eskualdatu dituztelako.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Olatz Garamendi: ''Ez da prozesu transferentzialaren egutegia betetzen ari''

Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua ez da joango gaur egitekoa den autonomia erkidegoetako Presidenteen Konferentzia prestatzeko bilerara. Horren esanetan, Espainiako Gobernua "ez da falta diren transferentzien proposamenik egiten ari", eta blokeo hori salatzeko, batzarrera joateri uko egin dio.

Hitzordua gaur bertan da Madrilen. Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak eta autonomia erkidegoek izendatutako kontseilari edo ordezkariek urtarrilean egitekoa den Presidenteen Konferentzia prestatuko dute. Jaurlaritza, esan bezala, ez da bertan izango.

Ohar baten bidez Urkulluren gobernuak azaleratu nahi izan duenez, bi aldeek hitzartutako kronogramaren arabera, "egiteke zeuden transferentzia ia guztiak gauzatu behar ziren, baina lau baino ez dira eskualdatu joan den maiatzetik".

Sailburuak atzo hitz egin zuen Rodriguez ministroarekin, eta haserre dagoela jakinarazi zion "behin eta berriz justifikatu gabeko atzerapenengatik eta transferentzien arloko aldebiko akordioak ez betetzeagatik".

Garamendiren arabera, kronograma ez ezik, Gernikako Estatutua ere ez da betetzen ari, onartu eta 42 urtera oraindik ez baita osatu transferitu gabe dauden eskumenei dagokienez. "Espainiako Gobernuak ulertu behar du hori ez dela bidea, akordioak betetzeko daudela eta ez dugula onartuko Eusko Jaurlaritza gutxiestea", gaineratu du sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"

Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X