Martin Villak ukatu egin du aurkari politikoa desagerrarazteko "plan sistematiko eta orokor" bat egon zenik
Rodolfo Martin Villa ministro ohiak ukatu egin du astelehen honetan Espainiako Trantsizioan "plan sistematiko, deliberatu eta orokortu" bat egon zenik, eta Argentinan gizateriaren aurkako delituengatik auzipetu zuen kereila "ikuskizun kafkiarra" izan zela nabarmendu du.
Hala adierazi du Barne ministro ohiak froga faltak argudiatuta Argentinako Auzitegiak abenduan bera auzipetzeko prozesua bertan behera utzi ostean egindako lehen hitzaldia.
"Ni izan ninteke — esan du ironiaz — arduradun politikoa, baita heriotza horien erantzule penala ere. Baita eromen-une batean egile materiala. Dena dela, ez da egia ni gobernu demokratiko baten aldeko herritarrak izutzeko plan bat sortu zuen gobernuko kide izatea", esan du.
Martin Villaren arabera, demokraziako lehen gobernuetako buruzagiek "garai hartako pertsonarik adierazgarrienak" desagerrarazten zituztela esatea "gezurra da". "Ez du zentzurik kereilan hitz hori erabiltzeak, trantsizioak etsairik izan bazuen hori terrorismoa izan baitzen", gaineratu du.
Frankismoko krimenengatiko auzia ez da oraingoz artxibatu. Ministro frankista Maria Servini epaileak auzipetu zuen, besteak beste, Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetan German Rodríguez hiltzeagatik.
EH Bilduk Martin Villaren agerraldia eskatu du
Bestalde, EH Bilduk oso larritzat jo ditu Rodolfo Martin Villak publikoki aitortu izana 70eko hamarkadan izan ziren krimenen eta torturaren "arduradun politikoa eta penala" izan daitekeela, eta, ondorioz, haren agerraldia eskatu du Kongresuan azalpenak eman ditzan.
Halaber, Felix Bolaños Memoria Demokratikoko ministroaren agerraldia ere galdegin du, adierazpen horien aurrean Espainiako Gobernuak zein neurri politiko eta juridiko hartuko dituen azaltzeko.
Ezkerreko indar subiranistak Martin Villak 70eko hamarkadako "krimen larrietan eta giza eskubideen urraketetan izandako parte hartze eta inplikazio zuzena" ezagutu nahi du, tartean dira 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta German Rodriguez hilketa 78ko sanferminetan.
Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako diputatuak eta Iñaki Ruiz de Pinedo Arabako diputatuak sinatutako eskaerak bi helburu nagusi ditu: "gertakari horiek behingoz argitzea eta Trantsizioaren testuinguruan gertatutako hilketen erantzule zuzenek duten inpunitatearekin amaitzea".
"German Rodriguezen hilketa eta Martxoaren 3ko sarraskia haren agintaldian zehar gertatu ziren. Martin Villak orain lasaitasun horrekin hitz egiteak agerian uzten du zigorgabetasunak justizia garaitu zuela eta ez zela benetako hausturarik izan frankismoarekin", salatu du Pozueta diputatuak.
"Gaur inoiz baino gehiago ahaztutako biktimentzat egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko eguna da", erantsi du.
"Trantsizio 'eredugarria' justifikatzeko eta haien irudia garbitzeko ahaleginen aurrean, ez dugu onartuko biktimak ahanzturara eta zigorgabetasunera kondenatzea. Martin Villaren hitzek euskal herritarrek eta biktimek aspalditik zekitena berresten dute", gaineratu du Ruiz de Pinedok.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.