Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakartxo Ruiz: "EH Bilduk determinantea izaten jarraituko du gobernu aurrerakoiak osatzeko"

Koalizio subiranistaren bozeramailea zuhur mintzatu da "inkestak beti inkesta" direlako, baina EITB Mediaren galdeketak koalizioaren "goranzko joera" berresten duela aitortu du.
Ruiz, Nafarroako Parlamentuan, kazetarien galderei erantzuten.
Ruiz, Nafarroako Parlamentuan, kazetarien galderei erantzuten. Argazkia: EITB Media

Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuan EH Bilduk duen eleduna zuhurtziaz mintzatu da EITB Focusek foru hauteskundeen boto asmoari begira egindako inkesta baloratzeko orduan. Dena dela, koalizio subiranistari aurreikusten zaion gorakadari esker, nabarmendu du EH Bilduk "determinantea" izaten jarraituko duela gobernu aurrerakoiak osatzeko eta "UPN-PSN ententea geldiarazteko" orduan, "oraingo legegintzaldian bezala".

Nafarroako Parlamentuan kazetarien galderei erantzunez egindako adierazpenetan, Ruizek esan du "inkestak beti inkesta" direla, eta ohartarazi du oraindik urtebete falta dela bozetarako eta argitzeke dagoela zenbat indar aurkeztuko diren.

"Inkestak joerak atzematen ditu, eta guri behintzat goranzko joera aurreikusten digu, horrek bat egiten du beste inkestekin eta guk ditugun datuekin eta sentsazioekin. EH Bildu gero eta indar sendoagoa da, sustraituagoa, eta, beraz, joera hori berresten du inkestak", adierazi du.

Bestalde, Voxen igoera "kezkagarria" dela esan du EH Bilduko buruzagiak, eta "ultraeskuinaren gorakadak gauzapen konkretua duela —bina ordezkari lortuko lituzke Parlamentuan eta Iruñeko Udalean— ikustea, are kezkagarriago", erantsi du

Azkenik, Joseba Asiron EH Bilduren alkategaiak berriro Iruñeko aginte makila eskuratzeko dituen aukerez galdetuta, Ruizek erantzun du EH Bilduk honako helburua duela hurrengo hauteskundeetarako: "2019an udaletan gertatu zena, tartean Iruñeko Udalean gertatutakoa, berriro ez gertatzea. Ematen du beste baldintza batzuk egongo dira 2023rako, eta gure ustez Asiron da ezkerreko gehiengoak, gehiengo aurrerakoiak bat bilduko lituzkeen" hautagaia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X