Urkullu: "Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen"
Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen", eta "ulertezina" zaio "ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.
Hainbat udaletako memoriaren webguneetan ETAren kide ohien izenak terrorismoaren biktimen ondoan agertu izanak sortutako polemikaz aritu da lehendakaria, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Legebiltzarreko saioan egindako galdera bati erantzunez.
Ihardespenean, EH Bilduri zuzendu zaio galdetzeko ea hain zaila ote den ulertzea, "bidegabea izateaz gain, biktimentzat iraingarria eta mingarria dela hildakoak eta haien hiltzaileak plano berean agertzea".
Gogorarazi duenez, Galdakaoko webgunean jaso dituztenen berri izan eta berehala, Gogora Institutuak 2018an emandako irizpideak gogora ekarri zituela.
Halaber, Urkulluk Aranzadi elkartearen jardun "profesionalari" zor dion "errespetu eta aintzatespen erabatekoa" nabarmendu du.
Amaitzeko, azpimarratu du Jaurlaritza beti egongo dela "terrorismoaren biktimen ondoan, anbiguoak diren hitzak erabili gabe eta euren izaera publikoki aitortuta".
Albiste gehiago politika
Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela
Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.
Zazpi ministro sozialisten eta PPko hainbat buruzagi ohiren datu pertsonalak argitaratu ditu ultraeskuineko Telegram talde batek
Mezu horiek agertu diren Telegram taldeak 92.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta Alvise Perezen jarduera politikoarekin lotutako argitalpenak zabaltzeko erabiltzen dute erabiltzaileek, baita Espainiako Gobernuari eraso egiteko edo mezu xenofoboak zabaltzeko ere.
PSNk, Geroa Baik, Zurekin Nafarroak eta EH Bilduk ikerketa batzordea osatzea adostu dute
Cerdan auziko azken berriak ezagutu ondoren adostu dute neurria. Guardia Zibilak egindako txostenean agertzen diren enpresei egin zaizkien esleipenak aztertuko ditu batzordeak eta uda honetan bertan hasiko da lanean.
Sanchezek neurri "sendoak" ezarri behar dituela eta "ausardiaz" jokatu behar duela azpimarratu du EH Bilduk
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak ostegun honetan Kongresuko osoko bilkurara heldu denean zehaztu duenez, Pedro Sanchez presidenteak ustelkeriaren aurkako neurri "sendoak" ezarri behar ditu, eta "ausardiaz" jokatu behar du, "EH Bilduren babesa izaten jarraitu nahi badu".
Eneko Andueza konbentzituta dago 'Koldo auziak' ez duela PSE-EEn eraginik izango
PSOE eta Nafarroak Alderdi Sozialista astintzen ari den ustezko ustelkeria kasuaren aurrean, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia konbentzituta dago ez duela eraginik izango Euskadiko Alderdi Sozialistan. Halaber, sozialistak kritikatzen ari direnei zuhur jokatzeko gomendioa egin die. Izan ere, horren esanetan, orain fokoa sozialisten gainean badago ere, litekeena da auzia beste alderdi batzuengana ere zabaltzea.
Maria Chivite: "Erortzen dena erortzen dela esan nuen, eta betetzen ari naiz"
Ramon Alzorriz PSNren idazkariorde nagusi eta Parlamentuko bozeramailearen dimisioaren ostean, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du hedabideen aurrean, eta adierazi du berak ez duela "dimititzeko argudiorik".
Chivite, Alzorrizen dimisioa dela eta: "Erortzen dena erortzen dela esan nuen, eta betetzen ari naiz"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ez du dimisioa emango eta nabarmendu du ez dagoela ez bera, ez Nafarroako Gobernua eta ezta PSN alderdia ere ustelkeria kasuekin lotzen duen ezer.
Semper: "EAJ jabetzen hasi da PSOEk halako batean botata utzi egingo duela"
PPren bozeramailearen arabera, "Euskadin etorkizunerako aukera aritmetikoa PSE Bildurekin joatea da, EAJ albo batera utzita".
Lehendakariak baztertu egin du 'Cerdan auzia'k EAJ/PSE-EE gobernuari kalte egingo dionik: "Egonkortasuna zaintzea garrantzitsua da"
"Zorionez, Euskadin bestelako giro politikoa dugu. Ez gaude madrildarren lokaztian", adierazi du lehendakariak 'Cerdan auzia'k Euskadin izan ditzakeen ondorioez galdetuta.
"Sanchezek irmoago, gardenago eta azkarrago jardun behar du"
Lehendakariaren ustez, Espainiako Gobernua "beste fase batean sartu da", azken egunetan ezagutu diren ustezko ustelkeria kasuen ostean. "Egoera oso larria da, eta zapaldu ezin daitekeen ildo etiko bat dago jokoan", gaineratu du Pradalesek.