IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Asiron Iruñeko alkate, Euriborra eta urtebete Lukas Agirre gabe

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Joseba Asiron, eskuninean, aginte makila iruindarren eskaintzen. Argazkia: EITB Media.
Joseba Asiron, eskuninean, aginte makila iruindarren eskaintzen. Argazkia: EITB Media.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Asiron, Iruñeko alkate berria: Joseba Asiron aukeratu dute Iruñeko alkate, EH Bilduren, PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekin alderdien botoekin. EH Bilduren hautagaiak Iruñeko aginte-makila lortu du, Cristina Ibarrola alkatearen aurkako zentsura-mozioaren ondoren. Alkate berria EITB Mediako irratietan izango da gaur goizean.

-Euriborraren hileko tasa: Euribor indizeak ehuneko 0,3 egin du behera abenduan, 2009ko otsailetik izandako hileko jaitsierarik handiena, eta urtea ehuneko 3,68an amaituko du, aurreikusitako mailaren azpitik, azken hilabeteetako beheranzko joera berretsiz. Duela sei hilabete, Euriborra % 4tik gora zegoen eta urrian jo zuen goia.

-Urtebete Lukas Agirre gabe: Lukas Agirre 24 urteko hernaniarra labankadaz hil zuten duela urtebete Donostian. Bi pertsona daude kartzelan, baina ez dago epaiketarako datarik. Familiari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Hernanin eta gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X