Albiste izango dira: Atentatua Iranen, Ekialde Hurbila, deskontua garraio publikoan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Atentatua Iranen: Ebrahim Raisi Irango presidenteak bertan behera utzi du Turkiara egitekoa zuen bidaia, Recep Tayyip Erdogan turkiar homologoaren gonbidapenaren ondoren, hegoaldeko Kerman probintziako hilerritik gertu izandako atentatu bikoitza dela eta. Qasem Soleimani Guardia Iraultzailearen Quds Armadaren burua dago bertan lurperatuta, 2020ko urtarrilean AEBk Irakeko hiriburuan, Bagdaden, egindako bonbardaketa batean hildakoa.
- Ekialde Hurbila: Hizbula talde xiita libanoarrak bere gain hartu ditu Israelgo iparraldearen aurkako hamar bat eraso, asteartean drone israeldar batek Beiruteko kanpoaldean Hamaseko 'bigarrena' hil ondoren. Hasan Nasrala buruzagiak ohartarazi du bere taldeak "mugarik gabe" borrokatuko duela Israelen aurka, Libanoren aurkako gerra hasten bada.
- Deskontua garraio publikoan: Gaur Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezohiko bilera egingo du 2024an tarifei aplikatutako deskontuak berrikusteko. Urtarrilaren 1etik aurrera metroan, Bizkaibusen eta Bilbobusen erabili daitezkeen hileroko txarteletan hobariak % 20tik % 50era igotzeko eta gainerako erabiltzaileei prezio murriztua luzatzeko deitu da. Gipuzkoan, Mugiko erabiltzaile guztiek % 50eko beherapena izango dute garraio publikoan 2024an.
Zure interesekoa izan daiteke
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, urtebete eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, espetxetik aterako da lan egiteko eta bertara itzuliko da lo egitera.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari uko egin ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusia, baina, bere esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.
Sanchezek nabarmendu du "pentsioak bai ala bai igoko" direla, "PPren babesarekin edo babesik gabe"
Exekutiboak gaur arratsaldean ekingo die berriro talde parlamentarioekin elkarrizketei, Kongresuak 'omnibus dekretua' bertan behera utzi eta egun batzuetara.
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.