Berdinketa teknikoa eserleku-kopuruan EAJren eta EH Bilduren artean, hauteskundeetarako hilabete falta denean
EAJk eta EH Bilduk berdinketa teknikoa izango dute eserleku-kopuruan apirilaren 21eko hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izango da bozkatuena, 3 puntuko aldearekin, EITB Focusen arabera.
Inkestak aurreikusten duen panorama politikoa trumoitsua izango da. Aipatutako berdinketa teknikoaz gainera, botoa erabakita ez daukaten boto-emaileen kopurua oso altua dela hartu behar da kontuan. Hain zuzen ere, hautesleen % 20,1ek deklaratu dute oraindik ez dakitela noren alde bozkatu.
Oraingoz, botoa erabakita ez daukaten pertsonak dira alderdi politikoen arretagune nagusia hauteskunde kanpainan, eta hau da haien profil soziologikoa: ez dira abstentzionistak, alegia, bozkatzera joaten direla adierazten dute, baina azken egunetan (edo orduetan) erabaki ohi dute boza.
EITB Focusen arabera, EAJ izango da lehen indarra botoetan. Bozen % 36 eta 27-28 eserleku eskuratuko ditu, hots, 2020ko hauteskundeetan baino 3 puntu eta 3-4 legebiltzarkide gutxiago.
Bere aldetik, EH Bilduk hazkundea izango du, eta botoen % 32,7 (5 puntu gehiago) eta 28-27 parlamentari (6-7 gehiago) lortuko ditu.
Testuinguru horretan, giltzarria izango da Arabako azken eserlekuaren esleipena: une honetan EH Bilduren esku dago, baina EAJ 48 botora dago.
Bestalde, PSE-EE hirugarren indarra izango da, botoetan eta ordezkari kopuruan gora eginda. Hain justu, boto-emaileen % 14,2k egingo dute sozialisten alde (% 13,7 izan ziren duela lau urte), eta 11 legebiltzarkide izango dituzte, egun baino bat gehiago.
PPk ere gora egingo du, eta eserleku bat gehiago erdietsiko du, 7, bozetan puntu eta erdi hazita, % 8,3ra arte.
Ezker konfederalari dagokionez, zatiketak 4 parlamentari galtzea ekarriko du espazio politiko horretan: 2020ko hauteskundeetan 6 ordezkari irabazi zituen Elkarrekin Podemos koalizioak, baina A21erako 2 aurreikusten dira Miren Gorrotxategi lehendakarigai duten zerrendentzat (Elkarrekin Podemos-Aliantza Berdea izenarekin aurkeztu dira), eta bat ere ez Sumarrentzat (Alba Garcia da haren hautagaia).
Nolanahi ere, EITB Focusek atzeman du espazio horretako boto-emaileek nahasi egiten dituztela bi markak. Horrenbestez, inkesta honen eserleku aurreikuspenak zeharo baldintzatuta daude faktore horren ondorioz.
Azkenik, Vox Legebiltzarretik at geratuko da, egun duen ordezkari bakarra galdu egingo baitu, botoetan 0,6 puntu atzera eginda (% 1,4 izango ditu).
Aurreikusitako parte-hartzea txikia da: % 61,2koa.
Bihar eta etzi, gehiago
EITB taldeko hedabideek eduki gehiago publikatuko dituzte ostiralean eta larunbatean apirilaren 21erako bigarren EITB Focus makroinkestarekin lotuta.
Bihar, herritarren kezka nagusiak eta lehendakarirako eta itunetarako aukera babestuenak zeintzuk diren ezagutaraziko dituzte.
Larunbatean, inkestaren mikrodatuak aztertuko dituzte.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.