Zer dago Sanchezen erabakiaren atzean? Data esanguratsuak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gutuna igorri zien atzo herritarrei salatzeko eskuinak eta ultraeskuinak bera "jazartzeko eta eraisteko" duten "estrategia". Dokumentuan adierazi zuenez, "hilabeteak" daramatzate haren, PSOE alderdiaren eta, orain, Begoña Gomez emaztearen kontra jarduten. Hainbat aurrekari bildu ditugu:
"¡Que te vote Txapote, Sanchez!". Eskuin espainiarrak Pedro Sanchez kritikatzeko eta ETArekin lotzeko (Txapote Xabier Garcia Gaztelu ETAko kidearen izengoitia omen zen) maiz erabili duen esaldia da, eta presidente izateko EH Bilduren babesa jaso izanari egiten dio erreferentzia.
Berez, 2022ko irailean sortu zen leloa, baina ozenago entzun zen 2023ko otsailean Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak ahotan hartu zuenean. Ordutik, eskuinak zein ultraeskuinak erabili izan dute. Iazko uztaileko hauteskunde orokorren kanpainan bolo-bolo ibili zen, biktima elkarteen artean zatiketa eraginez. Covite eta Fernando Buesa Fundazioak, esaterako, ez erabiltzeko eskatu zuten.
"Fruta gustatzen zait". Handik hilabete eskasetara, 2023ko azaroan, Sanchezen inbestidura saioan, Isabel Diaz Ayuso protagonista bihurtu zen berriro Pedro Sanchezi, ahopeka, "putaseme" deitzeagatik, gonbidatuen eserlekuetan zegoela. Ayusok ez zuen barkamenik eskatu, eta tribunatik egindako irainak justifikatu zituen, presidentegai sozialista berari eta bere familiari buruz gaizki esaka aritu zela iritzita. "(Egin dezakedan) gutxienekoa da ahapeka esatea 'fruta gustatzen zait'", gaineratu zuen.
Pedro Sanchezen panpina baten urkatzea eta jipoitzea. 2023ko abenduan, Urtezahar gauean, ultraeskuindarrek elkarretaratzea egin zuten PSOEk Madrilen duen egoitzaren aurrean, eta Espainiako presidentearen urkatzea eta jipoitzea simulatu zuten, panpina batekin. Sozialistek Fiskaltzaren aurrean salatu zuten auzia, gorroto delitua izan zitekeelakoan. Epaileak bi hilabeteren buruan artxibatu zuen.
PPren salaketa Sanchezen kontra, "interes gatazka" egotzita. Duela hilabete, 2024ko martxoan, PPk salaketa aurkeztu zuen Interes Gatazken Bulegoan Sanchezen aurka, Air Europaren erreskateak onartu zituen Ministroen Kontseiluetan parte hartzeagatik. Argudiatu zutenez, presidenteak ez zuen bilera hartan egon behar "Begoña Gomez emaztearekin lotura ekonomiko eta profesionalak zituen konpainia" zegoelako tartean. Auzia baztertu zuen Bulegoak, Gomezek konpainiarekin lotura profesionalik ez zuela argudiatuta.
Gomezen kontrako ikerketa, abian. Manos Limpias sasi-sindikatu ultraeskuindarrak salaketa aurkeztu zuen 2024ko apirilean Pedro Sanchezen emaztearen kontra influentzia trafikoa eta ustelkeria egotzita. Epaitegiak tramitera onartu zuen auzia, eginbideak hasita.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.