Albiste da
Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Legebiltzarkideen akreditazioa, antxoa eta berdel kostera eta Prentsa Askatasunaren Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Legebiltzarra, hutsik
Eusko Legebiltzarra, hutsik. Artxiboko argazkia: Eusko Legebiltzarra

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Legebiltzarkideen akreditazioaApirilaren 21eko hauteskundeetan aukeratuak izan ziren legebiltzarkideek gaurtik aurrera jaso ahal dituzte beren aktak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskunde-batzordeen izendapen prozesua helegiterik gabe amaitu ondoren. Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak, Jon Hernandez (11:00) eta Amaia Martinez (12:00), hurrenez hurren. Astelehenean akreditatuko dira EAJko legebiltzarkideak (27). Gauzak horrela, datorren astelehenean (maiatzak 6) hasiko da Eusko Legebiltzarra osatzeko atzerako kontaketa, parlamentarien heren batek akta jasotzen duenean hasten baita kontatzen. Beraz, astelehenetik hasita 15 eguneko epean osatu beharko da XIII. legealdiko Eusko Legebiltzarra.

- Antxoa eta berdel kanpaina: Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko jarduneko sailburuak antxoaren eta berdelaren kanpainen behin-behineko datuak aurkeztuko ditu Getariako Antxuaren egunean. Prentsaurrekoan izango dira, halaber, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Leandro Azkue, Getariako alkate Haritz Alberdi, Getariako Kofradiako presidentea Emeterio Urresti eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Kofradietako presidenteak Eugenio Elduayen eta Eusebio Arantzamendi, hurrenez hurren. 

- Prentsa Askatasunaren Mundu Eguna: Mugarik Gabeko Erreportarien Elkarteak ohartarazi duenez, kazetariek geroz eta presio politiko gehiago jasaten dituzte mundu mailako prentsa askatasuna arriskuan jarriz. Herrialde eskandinaviarrak dira, Norvegia, Danimarka eta Suedia tartean, kazetaritza askatasunez egiteko onenak. Zerrendaren azken postuetan ageri dira, ordea, Siria, Afganistan eta Txina. Espainiak eta Frantziak euren postuak hobetu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X