Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Europako hauteskundeak, Araceli Tamayoren osasun egoera eta Palestinaren aitortza

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europako Parlamenturako hauteskunde kanpaina: Datorren gauerdian abiatuko da ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako kanpaina, eskuin muturreko indarren balizko gorakadaren testuinguruan. EAJk Hondarribian abiatuko du kanpaina, eta gainerako indar politikoek, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Sumarrek, Bilbon. Irakurri hemen, Europako hauteskundeen inguruan jakin beharreko guztia.

- Araceli Tamayoren osasun egoera: Afganistango atentatuan larri zauritutako 82 urteko emakume bilbotarraren osasun egoera "egonkorra" da, baina "pronostiko larria du", Basurtuko Ospitaleko mediku taldeak atzo jakinarazi zuenez. Bilbotarra etxera ekarri duen hegazkinak atzo arratsaldean lur hartu zuen Bilboko aireportuan, eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten emakumearen aseguru-etxeak berak jarritako anbulantzia medikalizatu batean. Bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta ekarri zuten hegazkinean, eta horrela jarraitzen du erietxean.

- Palestinaren aitortza: Espainiako, Norvegiako eta Irlandako gobernuek Palestinar Estatua aitortuko dute datorren maiatzaren 28an, atzo hiru herrialdeetako gobernuburuek modu koordinatuan iragarri zutenez. Berehala etorri da Israelgo Gobernuaren erantzuna, eta Israel Katz Atzerri ministroak jada deitu ditu kontsultara Norvegian eta Irlandan dituen enbaxadoreak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X