PPk ez du migrazio politikan duen jarrera aldatuko Voxen "mehatxuengatik", Semperren arabera
Hainbat autonomia erkidegotan dituzten koalizio gobernuak hausteko mehatxua egina dio Voxek PPri, baldin eta bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa autonomia erkidegoen artean egitea onartzen badu. Oraingoz, ordea, PPk ez die mehatxu horiei kasurik egin.
Borja Semper PPko bozeramaile nazionalak adierazi duenez, Alderdi Popularrak ez du migrazio politikari dagokionez duen jarrera aldatuko inoren "mehatxuengatik". Are gehiago, esan du mehatxuek funtzionatu dezaketela Pedro Sanchezekin, baina, ez Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiarekin.
"(Akordioak) hausten badira Vox izango da erantzulea eta zergatia azaldu beharko du", esan du Semperrek. Hala ere, gobernu horiek "ez apurtzea" nahiago duela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"