TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehendakaria AEBn, Ipar itsasoko istripua eta Usurbilgo istripuaren ikerketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales lehendakaria AEBra egindako bidaian
Imanol Pradales lehendakaria AEBra egindako bidaian. Argazkia: Irekia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariaren bidaia AEBra: Imanol Pradales lehendakariak sektore aeroespazialeko eta BTIko euskal enpresa talde batekin bilduko da, AEBko industria aeroespazialaren eta euskal ekosistema aeronautikoaren esperientziak eta ezagutzak trukatzeko. Ondoren, George Washington Unibertsitateko School of Media & Public Affairs-en egingo den topaketa batean parte hartuko du. Halaber, John Garamendi Alderdi Demokrataren biltzarkidearekin eta James E. Risch Alderdi Errepublikanoaren senatariarekin bilduko da.

- Ipar itsasoko istripua: Pertsona bat desagertu da eta beste 36 erreskatatu dituzte Erresuma Batuko uretan, petrolio-ontzi batek eta zama-ontzi batek talka egin ostean. Lehen ikerketaren arabera, 'Solong' zamaontzi portugaldarra izan da 'Stena Immaculate' petrolio-ontzia kolpatu duena. Greenpeace erakunde ekologistak adierazi duenez, "goiz da oraindik isuriak eragindako kutsadura zehazteko".

- Usurbilgo istripuaren ikerketa: Ertzaintzak ikerketa abiatu du zehazteko Usurbilgo goi-tentsioko dorreak "araudia betetzen" ote zuen eta hura babestea "nori dagokion". Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatearen arabera, goi-tentsioko dorreen segurtasuna Udalaren eskumena ez izan arren, horrek ez du esan nahi Udala "arduratuta ez" dagoela, eta aurreratu du, behin ikerketaren emaitzak eskuan, baloratuko dutela neurri zuzentzailerik edo bestelakorik hartu behar ote duten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lehendakaria agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaida prestatzen ibili da alderdikideekin

Bere agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaidari helduko dio bihar, osteguna, Imanol Pradalesek. Bertan, ekonomian jarriko du arreta, nazioarteko testuinguru korapilatsuaren eta inflazioaren igoeraren aurrean. Herritarrak kezkatzen dituzten beste arazo batzuk ere hartuko dituzte hizpide; hala nola etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X