Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pleno monografikoa: Eusko Legebiltzarrak eredu sozial eta ekonomikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du asteazken honetan, EH Bilduk proposatuta. Osoko bilkura 09:30ean hasiko da, Legebiltzarreko talde politikoen artean ekonomia eta industria politikari, lehentasunei eta egoera ekonomiko berrian aberastasuna sortzeari lotutako ekimen garrantzitsuenak eztabaidatzeko, Ganberak berak bere webgunean azaldu duenez. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian.
- Sexu esplotazioaren aurkako operazioa: 19 pertsona atxilotu eta 34 emakume askatu dituzte sexu esplotazioaren sare bat desegiteko Hego Euskal Herrian eta Estatuko hainbat tokitan egindako polizia operazioan. Atxiloketak Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan egin dituzte: Gasteizen, Bilbon, Basaurin, Zornotzan, Irunen, Iruñean izan dira. Horrez gain, Santander, Logroño, Zaragoza eta Gironako Figeresera ere zabaldu da operazioa.
- Nazioen Liga: Euskadi - Espainia: Euskadi eta Espainiako emakumezkoen selekzioek multzoko lehenengo postua izango dute jokoan Jai Alaiko Nazioen Ligako laugarren jardunaldian, Gernika-Lumon, 19:00etatik aurrera. Halaber, beste bi norgehiagoka hauek ere jokatuko dituzte, gizonezkoen txapelketan: A multzoan, 18:00etan, Espainia-Mexiko, eta B multzoan, 21:00etan, Euskadi-Filipinak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-kontseilariek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatzen du, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.